Surgut (errusieraz: Сургут) erdialdeko Errusian, Siberiako mendebaldean, dagoen Khanty-Mansi barruti autonomoko hiria da. Khanty-Mansiko hiri handiena da, eta Tiumen oblastako bigarrena. 2010ean 306.675 biztanle zituen[1].

Surgut
Сургут
Errusiaren banaketa administratiboa
Surgut, Russia 06.jpg
Flag of Surgut (Khanty-Mansia (Yugra)).png Arms of Surgut.png
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Tiumen oblasta
Autonomous okrug of Russia Khanti-Mansi
Alkatea Vadim Chouvalov (en) Itzuli
Izen ofiziala Сургут
Jatorrizko izena Сургут
Posta kodea 628400
Geografia
Koordenatuak 61° 15′ 00″ N, 73° 26′ 00″ E / 61.25°N,73.4333°E / 61.25; 73.4333Koordenatuak: 61° 15′ 00″ N, 73° 26′ 00″ E / 61.25°N,73.4333°E / 61.25; 73.4333
Azalera 219,92 km²
Altuera 40 m
Demografia
Biztanleria 360.590 (2017)
Dentsitatea 1.394,48 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1594
Telefono aurrizkia 3462
Ordu eremua UTC+05:00
Hiri senidetuak Zalaegerszeg, Katerini, Ivano-Frankivsk, Homel, Tobolsk, Suzdal (en) Itzuli, Sotxi, Sibay (en) Itzuli, Salavat (en) Itzuli, Pskov, Porvoo, Petrozavodsk, Omsk, Novosibirsk, Kalininsky District, Saint Petersburg (en) Itzuli, Chaoyang eta Almetyevsk (en) Itzuli
Hizkuntza ofiziala errusiera
http://admsurgut.ru/

HistoriaAldatu

Surgut Siberiako hiririk zaharrenetarikoa da, Teodoro I.a Errusiako tsarrak 1594. urtean sortua.

Hiria berriki eraldatuta dago: 1960. urtetik hona, gas- eta petrolio-gune bihurtuta dago, eta 1965. urtean hiri-izaera eman zioten Surguten sortuz joan zen aglomerazioari.

Surguteko zubia aipatzekoa da, tiranteduna, dorre bakarreko luzeena munduan.

DemografiaAldatu

Demografiaren bilakaera
1897 1926 1959 1970 1979 1989 1996 2002 2010
1 100 1 300 6 000 34 000 107 300 247 800 266 300 285 027 306 675

EkonomiaAldatu

Petrolio-ekoizpena eta gas naturalaren prozesamendua dira hiriko ekonomia-jarduera nagusiak. Enpresa ezagunenak Surgutneftegaz ("Surgut" izenez ere ezaguna) eta Surgutgazprom (Gazprom handiaren filiala) dira. Zentral elektrikoak ere garrantzitsuak dira.

GarraioakAldatu

Hirian, besteak beste, aireportua eta trenbide-geltokia daude. Errepidez ere, ondo lotuta dago.

KlimaAldatu

 
Surgut neguan

Surgutek klima azpiartikoa du, Dfc Köppen klima sailkapenaren arabera. Neguan oso hotz handia egiten du, eta udak ere laburrak eta hotzak dira. Hil hezeenak uztaila eta abuztua dira. Urtean 154 egunetan elurrez zurituta egon izan da, eta martxoan 40 cm inguruko elurteak arruntak dira.

Jaso diren mugako datu batzuk:

  • Elur-geruzaren altuera handiena: 142 cm
  • Tenperatura hotzena: -55,2 °C (1918ko otsailean)
  • Tenperatura beroena: 33,8 °C (1969ko uztaila)
  • Urtean batezbeste elurrez zurituta: 112 egun
  • Euri-egunak urtean: 74
  • Ekaitz-egunak urtean: 24
  • Elur-ekaitzeko egunak urtean: 13


      Datu klimatikoak (Surgut)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 2.7 6.5 10.3 23.0 31.8 33.5 35.2 30.3 27.4 20.7 8.2 2.5 35.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −16.3 −14.2 -4.8 1.6 10.6 18.9 22.4 18.2 10.8 2.5 -8.3 -14.2 2.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -20.0 -18.3 -9.3 -2.9 5.8 14.4 18.2 14.4 7.4 -0.2 -11.5 -18.0 -1.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −23.4 −22.0 −13.6 -7.1 1.7 10.1 14.0 10.8 4.6 -2.6 −14.6 −21.7 -5.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −54.2 −55.2 −48.7 −39.7 −22.0 -6.7 -0.1 -3.7 −10.5 −30.7 −46.9 −55.0 −55.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 25 22 28 34 58 57 76 69 85 55 39 32 580
Iturria: [2]

Senidetutako hiriakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu