Kontzentrazio (kimika)

propietate kimikoan, osagai baten proportzioa disoluzio baten bolumen osoan

Kimikan, disoluzio baten kontzentrazioaren bidez adierazten da solutu eta disolbatzaile kantitateen arteko erlazioa, jakinik disolbatzailea dela disoluzioko osagai ugariena eta solutua, berriz, urriena. Disoluzioan diluitutako soluto kantitatearen arabera, disoluzioa kontzentratua edo diluitua izan daiteke.

Bost modutara adierazten da: pisuaren edo bolumenaren ehunekoa (disoluzioaren ehun zatitan -pisuz ala bolumenaz neurturik- urtuta dagoen gai kopurua -pisuz ala bolumenez- ), normaltasuna (urtutako gaiaren baliokide kimiko kopurua disoluzioaren litro bakoitzeko), molaritatea (urtutako gaiaren mol kopurua disoluzioaren dezimetro kubiko bakoitzeko), molalitatea (urtutako gaiaren mol kopurua isurkariaren kilogramo bakoitzeko) eta frakzio molarra (urtutako gaiaren mol kopurua zati disoluzioaren orotako mol kopurua).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu