Gainazal-tentsio
Gainazal-tentsioa erakarpen indarra da, edozein isurkariren gainazalaren azpian dauden molekulek gainazal-aire interfasean dauden molekulen gainean egiten dutena. Isurkarien molekula kontzentrazioa airearenarekin alderatuta askoz handiagoa delako gertatzen da. Gainazal tentsioak isurkariaren gainazalari azalera gutxitzeko joera agertzen duen mintz elastiko bat bailitzan jokarazten dio; horregatik dira esfera erakoak isurkarien tantoak. Isurkariaren gainazala banako batean handitzeko egin behar den lan gisa adierazten da, eta normalean dina/cm-tan neurtzen da. Merkurioak du isurkarien arteko gainazal tentsiorik garaiena tenperatura normalean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/2/11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.