Hemostasi
Odoljario bat gerarazteko martxan jartzen diren fenomeno fisiologikoen multzoa
Hemostasia odol hodi baten zauri baten ondorioz ematen den odoljarioaren gelditze prozesua da. Pertsona osasuntsu batean koagulazio eta fibrinolisi prozesu desberdinen arteko orekaren emaitza da.
Bertan plaketa, zelula endotelial eta koagulazio faktoreek koagulazio prozesua bultzatuko dute. Antikoagulante fisiologikoak aldiz, hala nola antitronbina, gehiegizko koagulazioa galerazteaz arduratuko dira.
Hemostasia urrats desberdinetan ematen da:
- Basouzkurdura. Odol hodi baten lesioa gertatzean agertzen den bat-bateko erantzuna. Nerbio-sistema sinpatikoak eta plaketek jariatutako hainbat substantziek (tronboxanoa, adrenalina eta serotonina besteak beste) eragindakoa da. Odol hodiaren diametroa murrizten da odoljarioa atzeratuz.
- Plaketa tapoiaren eraketa. Plaketak kolagenoarekin elkartzen dira zitokinen jariapena bultzatuz. Honen ondorioz, plaketa gehiago hurbildu eta elkartuko dira aurrekoei plaketazko tapoi bat eratuz.
- Koagulazioa. Plaketa tapoia egonkortzeaz arduratuko den fibrina proteinaren eraketa gertatzen da. Puntu honetan plaketa tapoiak koagulo izena hartzen du.
- Fibrinolisia. Odol koaguloaren desegitea ematen da.
Koagulo hemostatiko patologiko baten eraketa tronbosia da. Hau odoljariorik egon ez arren gertatzen da.