Donnie Darko
Donnie Darko 2001eko Richard Kelly estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako fantasiazko beldurrezko thriller film independiente bat da. Jake Gyllenhaal, Jena Malone, Drew Barrymore, Mary McDonnell, Katharine Ross, Patrick Swayze, Noah Wyle eta Maggie Gyllenhaal aktoreek antzeztu zuten.
Estreinatu eta bereala kultuzko filma bilakatu zen.
ArgumentuaAldatu
1988ko urriaren 2a, AEBetako Virginia estatuko Middlesex udalerria. Gauaren erdian, ahots arraro batek Donnie (Jake Gyllenhaal) gaztea esnatu eta golf zelaira erakarriko du, bertan gizakiaren tamainako eta deabruzko itxura duen Frank izeneko untxi batekin solastuko da. Untxiak mundua 28 egun, 6 ordu, 42 minutu eta 12 segundutan amaituko dela aipatuko dio. Biharamunean, Donnie golf zelaiaren erdian esnatuko da, etxera itzuli eta zerutik bere etxera hegazkin turbina bat erori eta bere logelan talka eginez guztiz suntsituko dela ohartuko da. Bere gurasoek hilik eta hondakinen artean desagertutzat jotzen zuten. Geroxeago, untxiak Donnieri eskola urperatzeko esango dio, eta horri esker Donniek maitemintzen amaituko den neska ezagutuko du: Gretchen (Jena Malone).
Filmean zehar protagonistak eskizofrenia eta sonanbulismoa jasaten dituela azaltzen da, bere arrebak haien eragina murrizteko botika ez duela hartzen aurpegiratzen baitio. Donniek Frank ikusten jarraitzen du, ondoren pertsonen bularretatik «fluiduzko geziak» ateratzen ikusteko, pertsona horiek etorkizunean hartuko dituzten bideak adieraziz.
AktoreakAldatu
- Jake Gyllenhaal: Donald "Donnie" Darko
- Jena Malone: Gretchen Ross
- Mary McDonnell: Rose Darko
- Holmes Osborne: Eddie Darko
- Katharine Ross: Lilian Thurman doktorea
- Maggie Gyllenhaal: Elizabeth Darko
- Daveigh Chase: Samantha Darko
- James Duval: Frank Anderson
- Drew Barrymore: Karen Pomeroy
- Patrick Swayze: Jim Cunningham
- Noah Wyle: Kenneth Monnitoff doktorea
- Beth Grant: Kitty Farmer
- Stuart Stone: Ronald Fisher
- Gary Lundy: Sean Smith
- Alex Greenwald: Seth Devlin
- Seth Rogen: Ricky Danforth
- Patience Cleveland: Roberta Sparrow / "Amona Heriotza"
- Jolene Purdy: Cherita Chen
- Ashley Tisdale: Kim
- Jerry Trainor: Lanky kid
- David St. James: Bob Garland
- Scotty Leavenworth: David
- Fran Kranz: Bidaiaria
- Jack Salvatore Jr.: Larry Riesman
- Arthur Taxier: Fisher doktorea
Kanpo estekakAldatu
- Donnie Darko filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)