Boyhood
Boyhood (euskaraz Mutikoaroa) 2014ko Richard Linklater estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoiztutako drama film bat da. Ellar Coltrane, Patricia Arquette, Lorelei Linklater eta Ethan Hawke aktoreek antzeztu zuten. 2014ko urtarrilaren 19an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.
Hiru orduko filma honek Texasko familia baten hamabi urteko denboraldia agertzen du, semearengan harreta berezia ipiniz, sei urteko mutikoa denetik unibertsitatera iristen den arte. Filma hamabi urtean zehar grabatu zen aldizka 2002tik 2013ra.
Argumentua
aldatuMason (Ellar Coltrane) eta bere arreba Samanthak (Lorelei Linklater) haurtzarotik nerabetzarora igarotzeko hainbat bizipen izango dituzte, ikastetxea, institutua, etxebizitza lekualdaketa etengabeak, lagunak eta lehenbiziko maitasun harremanak. Filma aita (Ethan Hawke) Alaskatik itzuli berria denean amak (Patricia Arquette) Houstonera joateko erabakia hartzen duenean hasten da.
Aktoreak
aldatu- Ellar Coltranel: Mason
- Patricia Arquette: Ama
- Ethan Hawke: Aita
- Lorelei Linklater: Samantha, Masonen arreba
- Libby Villari: Amaren aldeko amona
- Elijah Smith: Tommy
- Marco Perella: Bill Welbrock irakaslea
- Bonnie Cross: Andereinoa
- Steven Chester Prince: Ted
- Tamara Jolaine: Tammy
- Nick Krause: Charlie
- Jordan Howard: Tony
- Evie Thompson: Jill
- Brad Hawkins: Jim
- Jenni Tooley: Annie
- Zoe Graham: Sheena
Kanpo estekak
aldatu- Boyhood filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Boyhood filmaren webgunea (Ingelesez)