Manchester by the Sea (filma)
Manchester by the Sea (euskaraz Manchester Itsasotik) 2016ko Kenneth Lonergan estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Casey Affleck, Michelle Williams, Kyle Chandler, Gretchen Mol eta Lucas Hedges aktoreek antzeztu zuten.
2016ko urtarrilaren 23an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen. Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria eta Aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Drama (Casey Affleck) eskuratu zituen.
Massachusetts estatuko Manchester-by-the-Sea arrantzale herrian girotua dago.
Argumentua
aldatuLee Chandler (Casey Affleck) Bostongo iturgina, hil berria den bere anaiaren (Kyle Chandler) 16 urteko semeaz (Lucas Hedges) kargu egiteko Manchester-by-the-Sea jaioterrira itzuli da.
Aktoreak
aldatu- Casey Affleck: Lee Chandler
- Michelle Williams: Randi, Leeren emazte ohia, orain berriz ezkondua
- Kyle Chandler: Joseph "Joe" Chandler, Leeren anaia
- Lucas Hedges: Patrick Chandler, Joe eta Eliseren hamasei urteko semea
- Gretchen Mol: Elise Chandler, Joeren emazte ohia
- C.J. Wilson: George, Chandlers familiaren laguna
- Tate Donovan: Hockey Coach
- Kara Hayward: Silvie, Patricken neskalagunetako bat
- Anna Baryshnikov: Sandy, Patricken neskalagunetako bat
- Erica McDermott: Sue, ontziolako nagusia
- Matthew Broderick: Jeffrey
- Heather Burns: Jill
Kanpo estekak
aldatu- Manchester by the Sea filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)