Suminaren estrategia Fernando Morillo euskal idazleak 2007 urtean argitaraturiko eleberria da. Bertan, ama batek etxetik alde egina dagoen semearen itzularazteko enkargua egiten dio protagonista den Aimar izeneko mutil gazte bati.

Suminaren estrategia
Datuak
IdazleaFernando Morillo (2007)
GeneroaEleberri beltza
Herrialdea EH
Orrialdeak137
ISBN978-84-9783-574-9

Laburpena / ideiak nagusiak aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Aimar antropologo gazte bat da, idazle lanetan ere ibiltzen dena. Udazkeneko egun batean, literatura lehiaketa bateko epaimahaikide baten deia jasotzen du (I. atala). Bere izena Flora da eta berak aurkeztu duen idazlanaren egitura eta antolamendu zehatza ikusita, bere dohaia erabili nahi du Fede bere semearen egoera bideratzeko. Fede amaren etxetik alde egin amarekin izandako liskar baten ondorioz: bi urte lehenago aita hiltzearen kolpea jaso eta depresioan jausten da; duela hilabete batzuk Garbiñe izeneko neska bat ezagutu, maitemindu eta berarekin hasten da harremanetan baina amak ez du neska begi onez ikusten (III. atala). Florak bere semea etxera itzultzea nahi du, nola edo hala, eta auzia Aimarren eskuetan uzten du, "errealitatea tolesteko" duen trebezia erabiltzeko adieraziz eta trukean diru kopuru handia eskainiz.

Amak emandako datu eskasetatik abiatuta, Aimar Federen lagun mina den Erikarekin hasten da lanean (VI. atala). Bere ezkutuko asmoak adieraziz, berarekin harremanetan hasten da eta, txiripaz balitz bezala, Federen auzia azaltzen dio (VII. atala). Aimarrek ezagutzen duen istorioa kontatu eta Fede berarekin pisu partekatu batean dagoela aitortzen dio. Aldi berean, Garbiñek ere alde egin eta Bilboko ospitale batean lanean ari dela kontatzen dio.

Aimar Bilboko ospitalera abiatzen da Garbiñeren mozorrotuta, baina apaizez mozorroturik (IX. atala). Garbiñek gorputegian egiten du lana, bera konturatu gabe argazki zenbait atera eta berarekin hizketan hasten da. Azkenean, Federen istorioa atera eta neskak bere mina, istorioaren bestelako xehetasunekin batera (Fede psikologoarenagana joana dela, alegia), azaltzen dizkio ustezko apaiza den Aimarri eta berari gutun bat entregatzeko eskatzen dio. Aimar Florarekin harremanetan jarri, psikologoaren helbidea eskatu eta Garbiñeren barkamen gutuna irakurtzen du (X. atala). Biharamonean, Garbiñek bere burua trenbidera botaz suizidatu egin delako berria jasotzen du Floraren eskutik (XI. atala). Gorpua guztiz desitxuratuta geratu da.

Federen psikologoarenagan joan eta Federen istorioarekin betara, Garbiñeren suizidioa aipatzen dio. Egunkariko argazkia ikustean, psikologoak neska hori ezagutzen duela adierazi eta artxiboetan miatu ondoren, bere argazkietan azaltzen den neska Garbiñe ez dela esaten dio psikologoari, artxiboko izena aipatu gabe. Aimarrek lortzen du agiri ikusi eta izena jakitea: Isabel Muga (XII. atala).

Aimarrek bere Diego lagunari Erikaren argazkitik marrazki bat egiteko eskatzen dio Erikari oparitu eta aitzaki horrekin informazio gehiago biltzeko (XIII. atala). Garbiñe eta Fede udaberriaren hasieran elkarrekin hasi, lehenengo topaketa taberna batean Garbiñe berari begira jarri gertatu zenean izan eta Florak senarra zenaren enpresa saldu eta diru asko eskuratu eta berako langileak kalean geratu eta horien artean suizidiorik ere izan zela jasotzen du Erikarengandik (XV. atala). Informazio hau zehaztu nahian, hildako langilearen datuak bilatzen ditu aldizkaritegian eta Interneten eta Udane Irabien bere alabaren izenarekin geratzen da (XVII. atala). Xake-jokalari aparta da neska eta bereziki estrategia zabalak antolatzen trebea zela jasotzen du xake-zaletu batengadik (XVIII. atala).

Aimar Garbiñe, Isabel eta Udane pertsona bera direla susmatzen hasten da. Udanek bere aitaren heriotza mendekatu nahian, Garbiñe izenez Fede seduzitu eta nahita ama aurka jarri eta nahigabea eragiten dio. Gorputegian gorpuak erraz eskuratzeko hasi delako susmoa ere hartzen du (XX. atala).

Aimar Fede arriskuan dagoela uste du eta Flora bere amarekin jartzen da harremanetan, semea arriskuan dagoela ohartaraziz eta bere laguntza eskatzeko. Federi ere deitzen dio, Garbiñeri buruz hitz egin behar diola eta (XXIV. atala).

Garbiñe (Udane, alegia) Federekin elkartzen da, baina, mutilaren egoera emozional larria baliatuz, suizidatu ondoren mamu bat delako itxurak eginez eta Fede ere suizidiora bultzatuz. Mutilak ustez pozointsuak diren pilulak irensten ditu Garbiñe aurrean dagoela, Garbiñek eskatuta amari gutun bat idatzi ondoren. Pilulen efektuagatik, Fede loak hartu eta Garbiñe atera egiten da pisutik (XXV. atala). Eskailerak jeistean, Aimarrekin topo egin eta honek Garbiñeren estrategia uzten du agerian. Loak hartzearena itxura hutsa zela eta, Fede ere ateratzen da pisutik, Aimarrek jakinaren gainean jarri duelako aurretik (XXVI. atala). Aimarrek poliziari ezer esateko asmorik ez duela adierazten dio baldin eta Fede eta Flora bakean uzten baditu. Ordez, semearen alde Florari senarra zenaren enpresarekin bururutako azpikeria eta martingala guztien agiriak erakutsi eta Flora gartzelara bidaliko dutela ziurtatzen dio. Azkenean, miresmena ere sentitzen du Aimarrek Udanerengana, burutu duen "suminaren estrategia" dela eta. Udanek egindako mesedea eskertu ez eta gerora Aimarren aurka joko duela hitz emateko (XXVII. atala).

Pertsonaiak aldatu

  • Aimar Goikoetxea, protagonista nagusia da, Flora Urbinaren enkarguz Fede etxera itzularazi nahi duena. Horretarako istorioak asmatzeko duen trebezia erabili beharko du.
  • Flora Urbina, Federen ama, semea nola edo hala gorroto duen Garbiñe maitalea utzi eta etxera itzultzea nahi duena.
  • Fede Ayesta, Floraren semea, Gerardo aita hil eta gero lur jota geratu eta Garbiñe ezagututa maitemintzen dena. Amaren etxetik alde egiten du Garbiñe dela eta amarekin izandako liskar baten ondorioz.
  • Gerardo Ayesta, Federen aita eta Flora senara zena duela bi urte bat hil zena. Gerayesa enpresako burua da.
  • Udane Irabien, Isabel Muga eta Garbiñe, pertsona bera dira. Gerardo Ayesta hil ondoren, Flora emazteak enpresa likidatu eta langileak kalean uzten ditu. gero. Udane Irabienen aita, Eusebio Irabien, suizidatu egiten da (Udane da neskaren benetako izena). Udanek, xake jokalri aparta dena, aitaren heriotza mendekatu nahi du eta istorio bat asmatzen du. Federekin harremanetan sartu nahian, Federen psikologo berarengana doa baina Isabel Muga izenez. Federekin Garbiñe izenez hasiko da harremanetan eta izen horrekin hasiko da Bilboko ospitalean lanean.
  • Erika, Federen lagun mina. Amaren etxetik alde eginda, bere etxean hartzen du. Oso oldarkorra da eta Aimarrek Fede eta Gaebiñeri buruzko informazioa biltzeko erabiliko du, seduzitu ondoren.
  • Diego, Aimarren pisukidea. Erikaren marrazki bat egingo du Aimarrek Erikari oparitu eta bigarrenez berarekin harremanetan hasteko. Drogazalea da.
  • Alvaro Ereño, Isabel Muga (Udane Irabien, alegia) eta Federen psikologoa. Deontologiaz, psikologoak uko egiten dio Aimarri informazioa emateari baina Aimarrek indarrez lortuko du azkenean.
  • Xakezalea, Aimar berarengana joango da Udaneri buruzko informazioa eskuratzeko. Neska azkarra dela esateaz gainera, erabili ohi duen estrategiaren ezaugarriak aipatuko dizkio. Literaturaz ere mintzatuko da Aimarrekin.

Kanpo estekak aldatu