Sonia Ruiz de Azua

euskal psikologoa, ikertzailea eta psikiatria-irakaslea

Sonia Ruiz de Azua García (1979ko maiatzaren 9a)[1] psikiatria irakaslea da, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Lan egiten duen ikerketa ildoak buruko nahasteak lantzen ditu: lehen pasarte psikotikoak, eskizofrenia, nahaste bipolarra eta depresioa.[2]

Sonia Ruiz de Azua
Bizitza
Jaiotza1979ko maiatzaren 9a (44 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea doktoretza : Psikologia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta psikologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Sonia Ruiz de Azua Garcia psikiatria-irakaslea

Mediku izateko prestatzen ari diren gazteei era egokian komunikatzen ikasteko gakoak ematen ahalegintzen da, aurrean pazienteak dituzten eguna irudika dezaten, eta haiei begietara begiratuz jarduten asma dezaten orduan, ahalik eta hitz doienekin.[3]

Biografia aldatu

Psikologian lizentziatua (2002), Psikodidaktikan doktoratu zen 2007an, eta Neurozientzietan, berriz, Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaitasun Pedagogikoaren Ziurtagiria (EHU, 2005), Psikologia Klinikoko eta Osasuneko Masterra (ISEP, 2007) eta Estatistikako Diplomaduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2016). Euskal Herriko Unibertsitatearen doktoratu aurreko beka bat (2004-2007) eta Osasun Ikerketarako Funtsaren doktoratu ondoko Sara Borrel beka bat (2009-2013) jaso ditu. Ostebarentzat (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila; 2007-2008) eta Arabako Unibertsitate Ospitalerako (2007-2014). Ana González -Pinto doktorea buru duen CIBERSAMeko G10 taldeko kidea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle elkartua (Psikologia Fakultatea, 2010-2011; Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, 2011-2014); eta azken horretako irakasle laguntzailea, 2015etik.

34 proiektutan laguntzen du eta horietako baten ikerketa lehiakorreko ikertzaile nagusia. 47 artikulu zientifiko, 21 liburu-kapitulu eta 12 liburu idatzi ditu. Ikerketaren hedapenari dagokionez, 33 txostenetan, 21 komunikaziotan eta 82 posters-tan parte hartu du. Espainiako nahiz nazioarteko 100 ikastaro eta kongresutan baino gehiagotan parte hartu du.

Lan egiten duen ikerketaren ildoak buru-nahaste larriekin lotuta daude: lehen aldi psikotikoak, eskizofrenia, nahasmendu bipolarra eta depresioa.

Lan ibilbidea aldatu

2015ko apirilaren 1etik Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle laguntzailea da Neurozientzien Departamentuan. Psikiatrian ematen dituen irakasgaiak hauexek dira: Psikologia eta Komunikazioa (Odontologia gradua), Psikologia Medikoa, Komunikazioa eta Harreman Klinikoa (Medikuntza gradua) eta Fisioterapiari aplikatutako Psikologia (Fisioterapia gradua).

2012ko urriko 15etik 2014ko martxoaren 15era Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Bitarteko lan-irakaslea izan zen eta Neurozientzien Departamentuan, Psikiatrian irakasgai hauexek eman zituen: Fisioterapiari aplikatutako psikologia eta Komunikazioaren psikologia Medikuntza eta Odontologia Fakultatean.

2011ko abendutik 2012ra Euskal Herriko Unibertsitatea EHU Bitarteko lan-kontratudun irakaslea izan zen. Neurozientzien Departamentuan, Psikiatrian irakasgai hauexek eman zituen: Fisioterapiari aplikatutako psikologia Medikuntza eta Odontologia Fakultatean.

2010/2011 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitatean Bitarteko lan-irakaslea izan zen. Oinarrizko Prozesu Psikologiko, Psikobiologia Departamentuan eta irakasgai hauexek eman zituen: Neuropsikologia eta Psikologia fisiologikoa, Psikologia Fakultatean.

Ikastaroak ere eman ditu, besteak beste, Arabako Ospitale Psikiatrikoan egindako “Hasi berria den psikosiaren tratamendu psikologikoen ebidentzia zientifikoa” saioaren aurkezpen- irakaslea.

Lanak aldatu

Aldizkarietako artikuluak aldatu

Hauxek dira bere lan batzuk:[4]

  • Gogo-aldartea, bizi-kalitatea eta kognizioa hobetuz. Guillermo Cano Couary, Naiara Ozamiz Etxebarria, Sonia Ruiz de Azúa García. Hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria,  1135-4690, 224 zk., 2018, 32-33 or.
  • Relaciones entre síntomas psicóticos subclínicos y rendimiento cognitivo en la población general. Oscar Martin Santiago, Vanessa Johanna Suazo Bonnelly, Alberto Rodríguez Lorenzana, Sonia Ruiz de Azúa García, Cesar Valcárcel, Álvaro Diez Revuelta, Adriana Grau, Cristina Domínguez Martín, Ricardo Gallardo Ponce, Vicente Molina Rodríguez. Psiquiatría y salud mental aldizkaria,  1888-9891,  1989-4600, 9 bolumena, Nº. 2 zk., 2016, 78-86 or.
  • Autoconcepto físico y estilos de vida en la adolescencia. Arantzazu Rodríguez Fernández, Alfredo Goñi Grandmontagne, Sonia Ruiz de Azúa García. Psychosocial Intervention,  1132-0559, 15 bolumena,1 zk., 2006, 81-94 or.
  • La importancia conferida a los diversos aspectos del yo físico: un instrumento para su medida. Sonia Ruiz de Azúa García, Alfredo Goñi Grandmontagne, Arantzazu Rodríguez Fernández. Anales de psicología,  0212-9728,  1695-2294, 21 bolumena, 1 zk., 2005, 92-101 or.
  • Los efectos ambiguos de la práctica deportiva sobre el autoconcepto. Sonia Ruiz de Azúa García. Psicodidáctica aldizkaria,  1136-1034, 10 bolumena, 1 zk., 2005, 139-148 or.
  • Deporte y autoconcepto físico en la preadolescencia. Sonia Ruiz de Azúa García, Arantzazu Rodríguez Fernández, Alfredo Goñi Grandmontagne. Apunts: Educación física y deportes,  1577-4015,  2014-0983, 77 zk, 2004, or. 18-24
  • Bienestar psicológico y autoconcepto físico en la adolescencia y juventud. A. Rodríguez, Sonia Ruiz de Azúa García, Alfredo Goñi Grandmontagne. Psiquis: Psiquiatría, psicología médica y psicosomática aldizkaria,  0210-8348, Vol. 25, 4 zk., 2004, or. 17-27
  • Propiedades psicométricas de un nuevo cuestionario para la medida del autoconcepto físico. I. Liberal, Alfredo Goñi Grandmontagne, Sonia Ruiz de Azúa García. Psicología del deporte aldizkaria,  1132-239X,  1988-5636, 13 bolumena, 2 zk., 2004, or. 195-213

Lan kolektiboetan lankidetzak aldatu

  • Metodologías activas para la enseñanza de habilidades comunicativas en el grado de medicina. Sonia Ruiz de Azúa García, Naiara Ozamiz Etxebarria, Virginia Guillén Cañas, Miren Agurtzane Ortiz Jauregi. IN-RED 2019: V Congreso de Innovación Educativa y Docencia en Red / koor. : Virginia Vega Carrero, Eduardo Vendrell Vidal, 2019,  978-84-9048-522-4, 1247-1261 or.
  • Psychopathological symptoms and treatment of menopause. Sonia Ruiz de Azúa García, Sara Barbeito Resa. Psychopathology in women: incorporating gender perspective into descriptive psychopathology / koor. : Margarita Sáenz Herrero, 2015,  978-3-319-05869-6, 511-523 or.
  • La estructura interna del autoconcepto físico. Alfredo Goñi Grandmontagne, Sonia Ruiz de Azúa García. El autoconcepto físico: psicología y educación / koor. : Alfredo Goñi Grandmontagne, 2009,  978-84-368-2246-5
  • La medida del autoconcepto físico Sonia Ruiz de Azúa García. El autoconcepto físico: psicología y educación / koor. : Alfredo Goñi Grandmontagne, 2009,  978-84-368-2246-5,
  • Diferencias en el autoconcepto físico asociadas a la edad y al género, Sonia Ruiz de Azúa García, Alfredo Goñi Grandmontagne, José María Madariaga Orbea El autoconcepto físico: psicología y educación / koor. : Alfredo Goñi Grandmontagne, 2009,  978-84-368-2246-5, 113-124or.
  • Práctica deportiva y ansiedad en la adolescencia. Arantzazu Rodríguez Fernández, Sonia Ruiz de Azúa García Psicología del Desarrollo y Desarrollo Social / Fernando Bacaicoa Ganuza (eg.), Juan de D. Uriarte Arciniega (eg.), Antonia Amez Rodríguez (eg.), 2006,  84-934049-6-9, 93-106 or.
  • Práctica deportiva y ansiedad en la adolescencia. Arantzazu Rodríguez Fernández, Sonia Ruiz de Azúa García. Psicología del Desarrollo y Desarrollo Social / Fernando Bacaicoa Ganuza (eg.), Juan de D. Uriarte Arciniega (eg.), Antonia Amez Rodríguez (eg.), 2006,  84-934049-6-9, 93-106 or.
  • El cuestionario de autoconcepto físico (CAF): la independencia de sus escalas. Sonia Ruiz de Azúa García, Arantzazu Rodríguez Fernández. Psicología del Desarrollo y Desarrollo Social / Fernando Bacaicoa Ganuza (eg.), Juan de D. Uriarte Arciniega (eg.), Antonia Amez Rodríguez (eg.), 2006,  84-934049-6-9, or. 369-382
  • Características psicométricas de un cuestionario sobre el autoconcepto físico. Santiago Palacios Navarro, Luis Mari Zulaika Isasti, Sonia Ruiz de Azúa García. Necesidades educativas especiales: familia y educación. Nuevos retos, nuevas respuestas / koor. : Florencio Vicente Castro, María Isabel Fajardo Caldera, 2002,  84-932595-1-9, 691-700 or.
  • Las dimensiones del autoconcepto físico. Luis Mari Zulaika Isasti, Santiago Palacios Navarro, Sonia Ruiz de Azúa García. Necesidades educativas especiales: familia y educación. Nuevos retos, nuevas respuestas / koor. : Florencio Vicente Castro, María Isabel Fajardo Caldera, 2002,  84-932595-1-9, or. 775-780

Liburuak aldatu

  • Evaluación de la eficacia de técnicas psicosociales (rehabilitación cognitiva vs psicoeducación) como tratamiento adicional al tratamiento farmacológico en trastorno bipolar: proyecto de investigación comisionada, Sara Barbeito Resa, Sonia Ruiz de Azúa García, Patricia Vega Pérez, Susana Alberich, Itxaso González Ortega, Cristina Bermúdez Ampudia, Ana González-Pinto Arrillaga Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza, Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2014.  978-84-457-3357-8
  • Evaluación de la efectividad de la intervención psicológica en los primeros episodios psicóticos mediante tratamiento multidisciplinar. Patricia Vega Pérez, Ana González-Pinto Arrillaga, Sonia Ruiz de Azúa García, Sara Barbeito Resa, Rosa Rico Iturrioz Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza, Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia : Osasun ministerioa, Gizarte eta Berdintasun politika, 2014
  • El autoconcepto físico: estructura interna, medida y variabilidad. Sonia Ruiz de Azúa García [Vitoria-Gasteiz] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitateko, Argitalpen Zerbitzua, [2007].  978-84-8373-916-7
  • CAF: cuestionario de autoconcepto físico : manual Alfredo Goñi Grandmontagne, Arantzazu Rodríguez Fernández, Sonia Ruiz de Azúa García Editorial EOS, 2006.  84-9727-197-1

Tesiak aldatu

  • Lehenengo gertakari psikotikoei zuzenduriko tratamendu psikologikoen azterketa sistematikoa, Sonia Ruiz de Azúa García Tesiaren zuzendaria: Ana González-Pinto Arrillaga (tes. zuz.). Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (2014).
  • El autoconcepto físico: estructura interna, medida y variabilidad , Sonia Ruiz de Azúa García Tesiaren zuzendaria: Alfredo Goñi Grandmontagne (tes. zuz.). Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (2007).

Sariak aldatu

1.SARIA. “Travel Award” 3rd Biennial Schizophrenia International Research Conference, Florentzia (Italia), 2012ko apirilaren 14tik 18ra.

2. “Jarduera fisikoa eta kirola ikertzeko I. Biltzar Birtualeko ikerketa-saria”. Portaeraren arloko saria, “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen kirola, eragin soziokulturalak eta elikadura-nahasteak” lanarekin.

3. “AMADEO SÁNCHEZ BLANQUÉ saria ikerketa klinikoari”. “Tratamendu farmakologikoak lehen atal psikotikoetan: glutamato eta BDNF mailak” (Posterra). Vega P, Barbeito S, Ruiz de Azúa S, Ugarte A, Martínez M, López P, Ron S, Martínez A, García G, González Pinto A. “Psikiatriako Biltzar Nazionala”, Madril, 2009ko urriaren 19tik 24ra.

4. “Espainiako Psikiatria Biologikoko Elkartearen saria, Pfizer-ekin lankidetzan, Neurozientzietako poster onenei”. BDNFren eginkizuna psikosien funtzionamendu kognitiboan (Posterra): Iris De la Rosa Ruiz, Sonia Ruiz de Azua García, Laura Stertz, Leire Zuaitz Iztueta, Jose Ramon Peciña Apaolaza, Arantza Gutierrez Fernandez, Ana Ruiz de Pinto Arrillaga. “Psikiatriako XIV. Biltzar Nazionala”. Bartzelona, 2010eko urriaren 18tik 23ra

5. “Young investigator Award for best Poster” Brain Deried Neurotrophic Factor as a predictor of the kognition and prognosis in first ediode psychosis. Sonia Ruiz de Azúa, Monica Cengotitabengoa, Sara Barbeito, Patricia Vega, Miryan Fernández, Ana González Pinto. X World Congress of Biological Psychiatry. Praga, maiatzaren 29tik 2011ko ekainaren 2ra.

6. Ikertzaile gazteen saioen saria: “Relationship between oxidative stress/inflammation and kognitive impairment and functioning in first obisode psychosis”. 10th World Congress of Biological Psychiatry. 2011ko maiatzaren 29tik ekainaren 2ra. Praga (Txekiar Errepublika). Mónica Martínez-Cengotitabengoa, Sonia Ruiz de Azúa, Susana Alberich, Itxaso González Ortega, Amaia Ugarte, Ana González -Pinto.

7. “Ikerketa Klinikorako AMADEO SÁNCHEZ BLANQUÉ sariaren akzesita”. Lehen atal psikotikoa duten pazienteen epe luzeko jarraipenean tabakoa uzteari lotutako faktoreak. Purificación López, Susana Alberich, Amaia Ugarte, Miguel Gutiérrez, Vanesa de los Mozos, Ana González Pinto. Psikiatriako XV. Biltzar Nazionala, 2011ko azaroaren 8tik 11ra, Oviedo.

8. Poster onenaren saria: “Oxidative stress, kognition, functionality and neurological symptoms in early-onset psychotic obisode patients: A 2 year follow-up”. 2nd Congress on Neurobiology, Psycopharmacology and Treatment Guidance, Tesalonikan (Grezia), 2011ko azaroaren 24tik 27ra. Mónica Martínez-Cengotitabengoa, Sonia Ruiz de Azúa, Patricia Vega, Sara Barbeito, Juan Antonio Micó, Celso Arango, David Fraguas, Ana González -Pinto

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. ehu.eus
  3. «Pazienteari entzun egin behar dio medikuak» Berria 2022-02-05 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  4. (Gaztelaniaz) «Sonia Ruiz de Azúa García» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).

Kanpo estekak aldatu