Soltaniyehko kupula

Soltaniyeh» orritik birbideratua)

Soltaniyehko kupula (persieraz: گنبد سلطانیه‎, Gonbad-e Soltaniye), berez Oljeituren mausoleoa, Soltaniyeh herrian dagoen XIV. mende egitura bat da, Irango oskol-biko kupula antzinakoena[1].

Soltaniyehko kupula
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaZanjan
Koordenatuak36°26′07″N 48°47′48″E / 36.4353°N 48.7967°E / 36.4353; 48.7967
Map
Inaugurazioa1312
Arkitektura
Materiala(k)adreilua eta Morteroa
EstiloaIlkhanid architecture (en) Itzuli
Architectural school of Nakhchivan (en) Itzuli
Dimentsioak49 (altuera) m
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1188-001
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

2005eko uztailaren 17an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Ezaugarriak aldatu

Mausoleoa 1302 eta 1312 artean eraiki zen, Soltaniyeh Ilkhanerriko hiriburua zenean. Oljeitu, baita ere Muhammad Khodabandeh izenez ezaguna (persieraz: محمد خدابنده - اولجایتو‎), zortzigarren dinastiako khana zen, eta bere hilobia hiriburutza garaiko aztarna nagusia da.

Oinplano oktogonalekoa, adreiluzko kupula handientsu bat du gainean, 50 m garai eta zeramika turkesaz estalia. Zortzi minarete lirainek inguratzen dute. Kupulak 200 tona pisatzen ditu.

Kupula honen garrantzia islamdar arkitekturan, Brunelleschiren kupularen adinakoa da kristau arkitekturan. Soltaniyehk bidea ireki zien iraniar kupula ausartei, ekialdeko islamdar mundura zabaldu zirenak, hala nola Khoja Ahmad Yasaviren mausoleoa edo Taj Mahal bera. Kanpoaldeko dekorazio ugari galdua dago, baina barnean oraindik badira mosaiko, faiantza eta mural bikainak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu