Smolni institutua
Smolni institutua (errusieraz: Смольный институт) San Petersburgon dagoen eraikin bat da, Errusiako historian hainbat gertaera garrantzitsutan erabili izan dena. Bere eraikuntza Dontzeila Nobleen Hezkuntzarako Elkarteak Giacomo Quarenghiri enkargatu zion, eta 1806 eta 1808 artean eraikin zuten. Ivan Betskoik sortutako instituzio honek izena eman zion gertu adgoen Smolni monasterioari.
Smolni institutua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako hiri federalak | San Petersburgo |
City district in Russia | Tsentralny District |
Kale | Smolny Passage |
Koordenatuak | 59°56′47″N 30°23′47″E / 59.946388888889°N 30.396388888889°E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Smolny Convent (en) |
Erabiltzailea | Smolny Institute for Noble Maidens (en) 1808 - 1917ko urria (juliotar egutegia) Council of people's commissars of the RSFSR (en) 1917ko urriaren 25a (juliotar egutegia) - 1918ko martxoa Leningrad Regional Committee of the Communist Party of the Soviet Union (en) 1927 - 1991 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Giacomo Quarenghi (en) |
Estiloa | klasizismoa |
Ondarea | |
1917an Vladimir Leninek boltxebikeen kuartel orokor gisa aukeratu zuen, Urriko Iraultza abiatzeko. Hainbat hilabetez bere erresidentzia izan zen, ahalik eta gobernua Moskuko Kremlinera mugitu zen arte. Ondoren Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren egoitza lokala izan zen, baita hiriko udaletxe ere. 1927tik Leninen eskultura bat dago eraikinaren sarreran.
1934an Sergei Kirov bertan erail zuten, eta 1991an hiriko alkatearen egoitza bertan ezarri zuten. Vladimir Putinen lantokia izan zen 1991tik 1997ra bitarte, Anatoli Sobtxaken administrazioarekin.