Sits pirata (Acherontia atropos) Acherontia generoko sitsik ezagunena. Euskal Herrian aurki daitekeen lepidoptero bat da.

Sits pirata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaSphingidae
GeneroaAcherontia
Espeziea Acherontia atropos
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaTomatea
Ostalariapatata eta Solanum

13 cm inguru izaten da luze. Gaineko hegoak marroi ilunak, eta azpikoak horiak, zerrenda beltzekikoak, izaten ditu. Toraxaren gaineko aldean burezurraren antzeko irudi bat du, hori-beltza. Asian, Europan, Afrikan eta Ameriketan bizi da.[1]

Erle arrunten koloniak erasotzen ditu elikadura lortzeko.[2]

Sits pirata kulturan aldatu

Espeziaren izena heriotzarekin lotutako kontzeptuekin erlazionatzen dira. Greziar mitologian Atropos bizitzaren haria mozteaz arduratzen den moiretako bat zen.

1846ko urtarrilean Arthur's Ladies' Magazine aldizkariak Edgar Allan Poe idazle estatubatuarraren "Esfingea" ("The Sphinx") ipuina argitaratu zuen. Acherontia atropos ipuinaren amaieran aipatzen da, bigarren mailako pertsonaiak, protagonistaren senideak, historia naturalaren sinopsia erabiliz, deskribapen hau irakurtzen duenean:

« Lau mintz-hegal, ezkata txiki koloreztatuz estaliak, itxura metalikokoak; tronpa formako ahoa, kiribildua, kixkaltzen luzapen batez osatua, zeinaren alboetan masailezurren eta palpo iletsuen arrastoak baitaude; beheko hegalak, ile zurrun batez gainekoei lotuak; atzapar luzanga formako antenak, prismatikoak; puntan abdomenak. Buru-hezur esfingeak izu handia eragin du herri xehean, garai batean, garrasi malenkoniatsu moduko batengatik eta korseletean daraman heriotza-intsigniagatik »


Edgar Allan Poek, Thomas Wyattek itzuli zuen liburuaren aurreko deskribapena partzialki kopiatu zuen, A synopsis of natural history (1839), C. Lemmonnier historia naturaleko irakaslearena.

Acherontia atropos ospetsu egin zen The Silence of the Lambs filmaren ondorioz. Bere marrazkiak ospe negatiboa irabazi du, naturaz gaindiko indar gaiztoekin lotuz, eta, beraz, aurretik aipatutako pelikulan eta Un perro andaluz filmetan aurkeztu da. Sineskeria ugarik diote lepidoptero honek zorte txarra ekartzen diela sartzen diren etxeei.

Bram Stokerren Drakula eleberrian, XXI. kapituluan izendatzen da:

« -... eta gauez sits handiak, garezur baten marrazkia eta hezur gurutzatuak atzekaldean - Van Helsingek baietz egin zuen buruaz, eta oharkabean xuxurlatu zidan: - Acherontia, esfingeen harrapaketak, "Hil-buruko sitsa" bezala ezagutzen dena »


Daniel Calparsororen El aviso filmean, Paul Penen izen bereko eleberrian oinarritua, sits-pirata agertzen zen behin eta berriz, protagonistaren eskizofrenia gertaerak irudikatuz. Film horren lehen kartelak tximeletaren ale bat erakusten zuen, izenburuan aipatutako abisua zeraman gutunazalerako lakre gisa.

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Moritz, RFA, WH Kirchner & RM Crewe. (1991). «Chemical camouflage of the death's head hawkmoth (Acherontia atropos L.) in honeybee colonies» Naturwissenschaften 78 (4): 179-182..

Kanpo estekak aldatu