Esfinge (animalia)
Lepidopteroen ordenako zenbait intsektuz esaten da. Tamaina handikoak dira, eta hegoak, batez ere aurrekoak, oso luzeak eta estuak dira. Bere barnean esfingeak duen Sphingidae familia osatzen dute.
Esfinge (Sphingidae) zenbait tximeleta handi kolore bizikori ematen zaien izena da. Burua eta gorputza iletsua dute. Badira gutxienez 13 mota.
- Acherontia atropos. 13 cm inguru izaten da luze. Gaineko hegoak marroi ilunak, eta azpikoak horiak, zerrenda beltzekikoak, izaten ditu. Toraxaren gaineko aldean burezurraren antzeko irudi bat du, hori-beltza. Asian, Europan, Afrikan eta Ameriketan bizi da.
- Daphnis nerii. Hego berdeak dituen tximeleta handi iletsua, 10 cm inguru luze dena. Afrikako eta Mediterraneo inguruko lurraldeak ditu ohiko bizileku, baina urte beroetan Danimarkaraino eta Suediaraino ere igotzen da.
Esfinge (animalia) | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Goifamilia | Bombycoidea |
Familia | Sphingidae Latreille, 1802
|
Azpibanaketa | |
- Artikulu hau tximeletari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Esfinge».
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-6-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |