Atropos
Greziar mitologian, Atropos[1] (grezieraz Ἄτροπος, eragotzezina), batzuetan Aisa deitua, hiru Moiratatik nagusiena zen, heriotza gertatzeko modua erabakitzen zuena eta hilkor bakoitzaren bizitzaren amaierarekin amaitzen zuen haria bere "artazi nazkagarriekin". Klotorekin, haria harilkatzen zuena eta Lakesisekin, hariaren luzera neurtzen zuena, batera lan egiten zuen. Hirurak ziren Zeus eta Temisen, ordenaren jainkosaren edo Nix, gauaren jainkosaren alabak. Ez dago argi Zeus Moiren gainetik edo hauen mende zegoen, gizaki hilkorrak bezala. Erromatar mitologian, bere baliokidea, Morta (heriotza) da.
Atropos | |
---|---|
Moirak | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Zeus |
Ama | Nix eta Temis |
Anai-arrebak | Kloto eta Lakesis |