Ireki menu nagusia

Silvestre I.a[1] (Sant'Angelo a Scala, ? - Erroma, 335eko abenduaren 31) Eliza Katolikoko 33. Aita Santua izan zen, 314 eta 335 bitartean, Konstantino I.a Handia enperadoarearen agintaldian. Aita santu zen garaian sortu zen Erromako Inperio Kristaua. Kanonizaturik dago eta haren eguna abenduaren 31n ospatzen da.

Silvestre I.a
Pope Sylvester I.jpg
33. Aita santu

0314-01-31 - 0335-12-31
Melkiades - Marko Ostiakoa
Bizitza
Jaiotza Antzinako Erroma, ?
Heriotza Erroma335eko abenduaren 31
Familia
Ezkontidea(k) ezkongabea
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa
Lantokia(k) Erroma
Santutegia
Abenduaren 31
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

BizitzaAldatu

Gutxi ezagutzen da haren bizitzaren gainean. Jaioteguna ezezaguna da; Liber pontificalis-en arabera, aitak Rufino izena zuen[2]. Kristauen aurkako jazarpenaren azken garaiak jasan behar izan zituen. Elezaharraren arabera Konstantino I.a Handia, kristau egin zen Erromako lehen enperadorea, bataiatu zuen, eta mirari batez legenarra sendatu zion.

314ko urtarrilaren 31n aita santu aukeratu zuten, Melkiadesen ondorengo, Milango Ediktua onartua izan eta urtebetera. Ediktu horrek baimena eman zien kristauei beren erlijioa praktikatzeko eta aske biltzeko. Beti ere, Silvestreren agintaldian Konstantino enperadoreak hark baino eskumen handiagoa izan zuen; enperadoreak berak deitu zituen Arleseko sinodoa eta Nizeako I. kontzilioa (325), Arrioren heresia gaitzetsi zuena.

Elizaren liturgia garatzen lagundu zuen, eta haren aitasantualdian idatzi zen Erromako martirien lehenbiziko martirologioa. Urte haietan eraikiarazi zituen Konstantinok Done Joan Laterangoa eta San Petri basilikak[2].

Martirioa hartu gabe santutua izan zen lehen kristatuetako bat izan zen. Jai eguna abenduaren 31n ospatzen da.

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindiaren 129. araua: aita santuen izenak euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2016-7-21 .
  2. a b   Pope St. Sylvester I Catholic Encyclopedia (1913) en.wikisource.org . Noiz kontsultatua: 2016-7-22 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Silvestre I.a  


Aurrekoa
Melkiades
Aita Santua
314-335
Ondorengoa
Marko