Ireki menu nagusia

Sienita

Harri plutoniko pikortsua. Granitoaren antzeko konposizioa du, baina kuartzorik gabe edo oso kantitate txikian. Oro har, osaera hau du: % 0-5 kuartzo eta % 10-35 P/(A+P) (P plagioklasa izanik, eta A, feldespato alkalinoa).
Sienita
Laguntza:Arroka infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Sienita
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak Ortosa
Plagioklasa
Hornblenda
Maximoa 2,8 g/cm3
Minimoa 2,7 g/cm3

Sienita batez ere ortosaz osatutako arroka igneo plutoniko faneritiko bat da.

EzaugarriakAldatu

Ia-ia ez du kuartzorik, eta izatekotan %5a baino gutxiago izango da.

Feldespatoan, normalki, ortosa izango da, nahiz eta beste feldespato alkalino batzuk ere izan daitezkeen. Plagioklasa normalean %10 baino gutxiago izaten da. Mineral ferromagnesianoak agertzen direnean hornblenda izaten da eta gutxietan piroxeno edo biotita.

EraketaAldatu

Sienitak intrusio magmatiko alkalinoetan sortzen dira, lurrazal kontinentala lodia den lekuetan edo subdukzio eremu orogenikoetan. Sienita lortzeko granito baten urtze partzial oso txikia egin behar da, potasioa ez urtzeko.

EtimologiaAldatu

Egiptoko Aswan (garai hartan Syene) eskualdean deskribatu zen lehen aldiz.

Aztarnategi nagusiakAldatu

Sienita ez da ohiko arroka. Ondorengo tokietan agertzen da:

IruditegiaAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sienita