Ireki menu nagusia

Hornblenda, anfibolaren taldeko mineral silikatoen segida bati ematen zaion izena da. Bere formula orokorra honako hau da: Ca2(Mg,Fe,Al)5(Al,Si)8O22(OH)2. Hiru molekularen nahaste isomorfoa da: kaltzio-burdina-magnesio silikato bat, aluminio-burdina-magnesio silikato bat, eta burdina-magnesio silikato bat.

Infotaula de mineralHornblenda
Amphibole.jpg
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Inosilikatoak
Formula Ca2(Mg,Fe)5Si8O22(OH)2
Sistema kristalino Monoklinikoa
Identifikazioa
Kolorea Beltza, berde iluna
Habitoa Hexagonala, bikortsua
Esfoliazioa Inperfektua 56 eta 124 gradutan
Distira Beirakaretik hitsera

Izena, alemanieratik dator Horn (adarra) eta blende (blendenetik = dizdira egin) eta mineralaren dizdirari erreferentzia egiten dio.

OrokorrakAldatu

Hornblenda, arroka askoren zati da, granitoa, gneissak. Anfiboliten osagai nagusia da.

Bere kristal sarean, burdina, magnesio eta aluminio ioiak, elkarren artean alda daitezke inongo arazorik gabe, eta, beraz, zaila da magnesio-hornblenda, ferro-hornblenda eta alumino-hornblenda deritzen mineral ezberdinak ezberdindu edo baita banatzea ere, duen elementu nagusiaren arabera. Arau orokorraren arabera, burdina kopuru handiagoa duten mineralek, kolore ilunagoa dute.

Hornblenda oso arrunta izan arren, ez da ohi bildumetan egoten, ez baititu kristal ikusgarriak eratzen.

EzaugarriakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hornblenda