Sidney Paget
Sidney Edward Paget (1860ko urriaren 4a, Londres – 1908ko urtarrilaren 28a, ib.) Viktoriar Aroko britainiar ilustratzaile bat da.
Sidney Paget | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1860ko urriaren 4a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Margate, 1908ko urtarrilaren 28a (47 urte) |
Hobiratze lekua | East Finchley Cemetery (en) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Arts |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea eta margolaria |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Nagusiki, The Strand Magazine aldizkarian argitaratutako Arthur Conan Doyle idazlearen Sherlock Holmes detektibe ospetsuaren jatorrizko kontakizunen ilustrazioak marrazteagatik ezaguna da. Ilustrazio hauek ondorengo Sherlock Holmesen film eta telesailetako pertsonaien karakterizazio kanonikoen oinarriak bilakatu ziren. Ilustrazioak Sidney Paget izenaren lehen hizkiez osatutako SP sinaduraz sinatzen zituen.
Ilustrazioak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sidney Paget |
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |