Sicario (2015eko filma)
Sicario (euskaraz Sikario) 2015eko Denis Villeneuve kanadar zinema zuzendariak zuzendutako thriller film bat da. Emily Blunt, Benicio del Toro eta Josh Brolin aktoreek antzeztu zuten.
Sicario (2015eko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2015 | |||
Izenburua | Sicario | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film dramatikoa, krimenezko filma, misteriozko zinema, thrillerra eta ekintza-filma | |||
Iraupena | 121 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Mexiko Berria eta Arizona | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Denis Villeneuve | |||
Gidoigilea(k) | Taylor Sheridan | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Lions Gate Entertainment | |||
Edizioa | Joe Walker | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Jóhann Jóhannsson | |||
Argazki-zuzendaria | Roger Deakins | |||
Jantzi-diseinatzailea | Renée April (en) ![]() | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Chandler (Arizona), El Paso, Ciudad Juárez eta Arizona | |||
Argumentu nagusia | Federal Bureau of Investigationa eta Rodriguez cartel (en) ![]() | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | ||||
Nominazioak | ||||
sicariofilm.com | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Sicario: Day of the Soldado (2018) jarraipena izan du.
ArgumentuaAldatu
AEB eta Mexikoren arteko mugan legerik gabeko eremua hedatzen da. Mat Graver (Josh Brolin) SWAT estatubatuar eliteko eraso indar talde bereziko ofizialak Kate Macer (Emily Blunt) FBIko agente gazte eta idealista erreklutatu berri du, indartzen ari diren droga kartelen aurka lagundu diezaien. Iragan nahiko iluna duen Alejandro Gillick (Benicio Del Toro) aholkulari misteriotsuak lagundurik, taldea bidai klandestino batean barneratu, eta jazotakoak Kateri bizirauteko ordurarte sinisten zuen guztiaz zalantzan jartzera behartuaraziko du.
AktoreakAldatu
- Emily Blunt: Kate Macer
- Benicio del Toro: Alejandro Gillick
- Josh Brolin: Matt Graver
- Victor Garber: Dave Jennings
- Jon Bernthal: Ted
- Daniel Kaluuya: Reggie Wayne
- Jeffrey Donovan: Steve Forsing
- Raoul Trujillo: Rafael
- Julio Cesar Cedillo: Fausto Alarcón
- Hank Rogerson: Phil Coopers
- Bernardo Saracino: Manuel Díaz
- Maximiliano Hernández: Silvio
Kritikak eta sariakAldatu
Oso kritika onak jaso zituen Sicario-k, bereziki goraipatu zizkioten lortutako errealismoa eta erritmo bizia. Genero pelikula izan arren, Villeneuvek Cannesko Sail Ofizialean muturra sartzea lortu zuen, eta bertan izandako harrera onak ahalbidetu zion filmari oihartzun handiagoa lortzea. Ekonomikoki ere negozio ona izan zen: 30 milioi estatubatuar dolarreko (25,8 milioi euro) aurrekontua izan zuen, eta 85 milioi inguru (73 milioi euro) eskuratu zituen.[1]
Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria. Ez zuen batere lortu, baina filma bere horretan ez uztea erabaki zuten ekoizleek. Horiek horrela, Sicario-ren jarraipena prestatzera ekin zioten berehala.[1] 2016an Sicario: Day of the Soldado izeneko jarraipena filmatzen hasi ziren eta 2018an estreinatu zuten.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b «Droga kontrolatzeko betiko gerra» Berria 2018-06-23 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekakAldatu
- Sicario filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)