Shinjuku Gyoen
Shinjuku Gyoen (japonieraz: 新宿御苑 ) Tokioko Shinjuku eta Shibuya auzoen artean dagoen lorategia da.
Shinjuku Gyoen | |
---|---|
新宿御苑 | |
Japan's Top 100 Cherry Blossom Spots | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Metropolitan prefecture | Tokio |
Special ward of Japan | Shinjuku |
Chōchō | Naitōmachi |
Koordenatuak | 35°41′14″N 139°42′38″E / 35.687169°N 139.710644°E |
Historia eta erabilera | |
Sakura wo Miru Kai | |
Inaugurazioa | 1906ko maiatzaren 1a |
Arkitektura | |
Azalera | 58,3 ha |
Irekiera egunak | Tuesday to Sunday (en) Itxita: astelehen, Abenduaren 29, Abenduaren 30, Abenduaren 31, urtarrilaren 1, urtarrilaren 2, urtarrilaren 3 |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuEdo Aroan Naitō familiaren egoitza zen baina ondoren Enperadorearen eskutan gelditu zen. 1906an osatu ziren lorategiak baina 1945eko bonbaketek erabat suntsituta utzi zituzten. Berriztu eta 1949an ireki zituzten publikoarentzako.
2001ean Ingurugiro Ministerioak hartu zituen eta ordutik "Shinjuku Gyoen Nazio lorategiak" izena dauka.
Egitura
aldatu3'5 kilometrotako diametrodun lurretan 58'3 hektarea hartzen dituzte lorategiek. Hiru estilo bereizten dira, Frantses lorategia, Ingelesa eta Japoniarra. Hanami garaian, hau da gereziondoak loratzen direnean, Tokioko txokorik estuimatuena da Shinjuku Gyoen, izan ere parkean dauden 20.000 zuhaitzetatik 1.500 gereziondoak baitira.
1892an negutegia altxatu zen, baina 1945eko bonbaketak hautsi egin zuenez, gaurf egun dagoena 1950koa da. Bertan 1.700 landare tropikal eta azpitropial daude.
Garraioa
aldatuHainbat geltoki daude bertan:
- Marunouchi lerroko Shinjuku-gyoemmae geltokia.
- Chūō-Sōbu lerroko Sendagaya geltokia.
- Fukutoshin lerroko Shinjuku-sanchōme geltokia.