Frantses lorategi
Lorategigintza frantsesa, simetrian oinarritutako lorategi estilo bat da; horrez gain, ordena naturaren gainetik jartzen da. Lorategi mota honi lorategi erregular edo lorategi klasiko ere deitu izan zaio, eta klasizismoaren ezaugarri estetikoak lorategiei aplikatzean oinarritzen da; formen perfekzioa, handitasuna, erregulartasuna eta simetria bilatzen dira bertan. Italiako lorategi errenazentistetan ditu oinarriak.
Historia
aldatuEraginak
aldatuFrantses lorategiak Frantziako berpizkundeko lorategien garapentzat har daitezke, azken hauek Italiako lorategi errenazentistetatik eratorriak zirenak.
Italiako lorategi errenazentistek garaiko armonia eta ordenaren idealak adierazteko asmoa zuten, eta baita Aitzinako Erromako bertuteak islatzekoa ere: ibilbideak geometrikoki ezarriak zeuden eta irudi simetrikoak sortzeko joera zuten, maila ezberdinak eskilaraz lotuak zeuden, estatua, labirinto eta tenplu txikiz apainduak zeuden eta iturri eta urjauziak zituzten nonahi.
Garapena
aldatu1495ean Karlos VIII.ak Napoliko lorategiak ikusi zituen eta bere lurretan estilo horretako lorategiak egiteko nahia piztu zitzaion. Italiar lorazainak hartu eta Amboiseko jauregian eta Gaillard gazteluan zituen lurretan italiar estiloko lorategiak sortzeko agindu zien. Haren ondorengoak, Enrike II.ak, Italia ezagutzen zuenak, antzeko proiektua burutu zuen Bloisko gaztelutik hurbil. Geroko agintariek joera honi jarraiki zioten, estilo italiarra frantziako gaztelu eta jauregien inguruan hedatuz.
XVII. mendearen inguruan paisaia frantsesak baso ugari zituen. Nekazaritza eremu konkretu batzuetan ematen zen eta baratzak askotan hiri barruan egoten ziren. Frantzia gainera laua da gehienbat, eta hirietatik kanpo zeuden "Chateaux"ak edo jauregi-gazteluak ziren basoen erreferentzia. Hauen inguruan basoak ustiatzen ziren, eta eremu hauetan garatu ziren lorategiak. Ura ere defentsarako elementu garrantzitsuenetako bat zen gaztelu hauetan, eta lorategietan integratu zen.
Basoak landa eremuetan zeudenez, hasieran lorategiak jauregitik kanpo eraikitzen zituzten, harresien bestaldean. Denborarekin, harresien barnealdean egiten hasi ziren, edo harresiak kentzen, lorategia eta jauregia elkar lotuz, frantses lorategia deritzona agertu zelarik, XVII. mendean.
Vaux le Vicomte eta Versailles
aldatuXVII. mendean Luis XIV.ak, nobleak bere menpean jarri zituenean, monarkia absolutua ezarri zen, Frantziako Iraultzara arte iraun zuena. Luis XIV.ak Vaux le Vicomte jauregiko lorategiak ikusi zituenean, bere boterea islatzeko tresna egokia zela iruditu zitzaion eta bere jauregietan beste horrenbeste egin nahi izan zuen. Vaux le Vicomte jauregia Nicolas Fouqueten ideia izan zen, eta kasu hartan lorategia gazteluaren inguruan eraiki beharrean, jauregia eta gaztelua hasieratik diseinatu zituen elkarrekiko eta inguruko tokiarekiko armonia osoan egin zitezen. Lorategi honen diseinatzaileak André Le Nôtre, Louis Le Vau, eta Charles Le Brun izan ziren (lehenak lorategiak sortu zituen, bigarrenak jauregia diseinatu eta hirugarrenak, berriz, estatuak).
Luis XIV.ak hiru diseinatzaileak bildu eta Versailles herrixkan jauregia eta lorategiak diseinatzeko agindua eman zien. Lorategi hauek 1662 eta 1700 artean eraiki ziren, eta garai hartako europako handienak izan ziren. Erregearen asmoa kortea hara mugitzea zen, hiriko arazoetatik urrun eta monarkiaren boterea adieraziko zuen gune batean. Horrela sortu zuen Versaillesko jauregia, frantses lorategiaren adibiderik argiena eta famatuena.
Estiloaren gainbehera
aldatuAndré Le Nôtre 1700 urtean hil zen arren, estiloa frantzian zehar zabaldu zen. Hala ere, denborarekin zenbait aldaketa jasan zituen. Pixkanaka, inguruko paisaia gehiago errespetatzen hasi ziren eta geometrikoki malguagoak bihurtu ziren. XVIII. mendeko erdialdetik aurrera, ingeles lorategiaren eragina handitu zen, eta gerora Txinako lorategien eredua jarraitzen hasi ziren lorazainak. Azken eredu horiek natura imitatzen saiatzen ziren, hura perfekzio eta armoniara moldatu ordez.
Ezaugarriak
aldatuArtikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Hauek dira frantses lorategiaren ezaugarri nagusiak:
- Perspektiba
- Albo egitura
- Ura
- Topiaria
- Eskala
- Geometria
Perspektiba, ikus ardatzarekin bat eginez, bere botere absolutua erakusteko modua izan zen. Eskala ere garrantzitsua da. Le Nôtrek, eskala egokia aurkitu zuen, tamaina izugarriko lorategiak izanda ez delako pertsonaren eskala galtzen. Ikus ardatzak edo ihespuntuak beti infinitura garamatza, ez eremuko puntu konkretu batera, honela, lorategitik at, bakarrik infinitua dago. Gortearentzako espazio bat zenez, gortearen jarduerak egiteko lekuak egokitu behar ziren baina ikus ardatza apurtu barik. Urak ere balio du espazioa antolatzeko, adibidez, gaztelua ikus ardatzean islatzeko. Parterreek hutsuneak betetzeko balio dute. Topiaria ugaritan erabiltzen da, forma geometrikoak hartzen dituelarik. Lau elementu nagusiak, jauregia, perspektiba, ura eta gortearentzako eremuak behar den heinean erabilita eta erlazionatuta daude, naturaltasunez.
Lorategi nagusiak
aldatu- Versaillesko jauregiaren parkea
- Château de Vaux-le-Vicomte
- Château de Chantilly
- Parc de Saint-Cloud
- Parc de Sceaux
- Jardin du Luxembourg (Paris)
- Jardin des Tuileries (Paris)
- Château de Saint-Germain-en-Laye
- Château de La Roche-Guyon
- Château de Breteuil
- Château de Josselin
- Château de Villandry
- Jardin de l'évêché de Castres
- Château de Cormatin
- Château de Beaumesnil