William A. Shea Municipal Stadium, Shea Stadium bezala ezagunagoa, New Yorkeko Queens auzoaren sekzio bat den Flushingen kokatua dagoen beisbol estadio bat da. Beisbol Liga Handietako taldea den New York Mets taldearen estadioa izan da 1964tik, ligako estadiorik zaharrena izan delarik.

Shea Stadium
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughQueens
AuzoFlushing
Koordenatuak40°45′20″N 73°50′53″W / 40.755555555556°N 73.848055555556°W / 40.755555555556; -73.848055555556
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1961eko urriaren 28a
Inaugurazioa1964ko apirilaren 17a
JabeaNew York
KudeatzaileaNew York City Department of Parks and Recreation New York City Department of Parks and Recreation
Izenaren jatorriaWilliam Shea (en) Itzuli
Kirolabeisbola
ErabiltzaileaNew York Mets 1964 - 2008
New York Jets 1964 - 1983
Edukiera57.333
Suntsipena2008ko urriaren 14a
Arkitektura
ArkitektoaEmil Praeger (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaThomas Christian Kavanagh (en) Itzuli
Kontaktua
Helbidea123-01 Roosevelt Ave, New York NY 11368

2008ko denboraldian bere 45. eta azken denboraldia bete zuen. Denboraldi erregularreko azken partida urte horretako irailak 28an jokatu zen, Metsek Florida Marlins taldea hartu zuenean. 2009an Citi Field estadioak ordeztu zuen, Shea Stadiumaren ezkerreko lorategiaren atzean zegoen aparkalekuan eraiki zena. 2008ko denboraldia amaitu ondoren Shea bota egin zuten eta egungo estadioarentzako aparkaleku bezala erabiltzen hasi zen.

Estadio honen historiaren zati bezala, historiako musika kontzerturik gogoratuenetako bat bertan eman zela gogoratu behar da. The Beatles talde britainiarra bertan 1965ean aurkeztu zenean.

Kanpo estekak aldatu