Sergio III.a[1] (Erroma, c. 860 - ib., 911ko apirilak 14) Eliza Katolikoko 119. aita santua izan zen 904 eta 911 bitartean.

Sergio III.a


119. Aita santu

904ko otsailaren 3a - 911ko apirilaren 14a
Leon V.a - Anastasio III.a
Bizitza
JaiotzaErromac. 860
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma911ko apirilaren 14a (50/51 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Heriotza modua: Pozoia
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta apaiz katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
InfluentziakPornokrazia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Tuskuloko kontea zen Sergioren hautaketa aita santu bezala, aita santutzaren historian pornokrazia bezala ezagutzen den garai baten hasiera da, euren maitaleek aita santuen erabakietan izango zuten eragina dela eta.

Formoso aita santuak Cerveteriko apezpiku izendatua, hala ere, "gorpuaren kontzilioa"n parte hartu zuenetako bat izan zen, aita santu haren aurka egin zena Esteban VI.a aita santuak bultzatuta eta gorpua lurpetik ateraz eta profanatuz amaitu zena.

897an Esteban VI.a hil ondoren, Spoleto familiaren laguntzarekin lehen aldiz aita santu bihurtzen saiatu zen, baina ez zuen lortu, aukeratua Teodoro II.a izan baitzen.

Hurrengo urtean bigarren aldiz saiatu zen, baina Joan IX.a aukeratua izan zen; horren ondorioz, eskumikatua eta erbesteratua izan zen, Leon V.a aita santuak erabaki hori atzera bota zuen arte eta, hala, Sergio Erromara itzuli ahal izan zen.

Itzuli ondoren eta Spoleto familiaren eta batez ere Erromako senatari eta buruzagi militar Teofilakto I.aren laguntzarekin Kristobal kargutik kendu eta gartzelaratu egin zuen; ondoren, Leon V.a aita santuarekin batera itoarazi egin zuen.

Aita santua eta antipapa ezabatuak, bere aldekoek aita santu aukerarazi zuten 904ko urtarrilaren 29an eta 898tik Formoso aita santua berrabiltzeko egin zen kontzilio guztietan erabakitako dekretu guztiak baliogabetzea agindu zuen.

Sergio III.aren maitaleak Teofilaktoren emaztea eta horren alaba Marozia izan ziren: harekin seme bat izan zuen, Joan XI.a aita santua izan zena, eta zenbait hamarkadatan zehar Erromako benetako gobernari izan ziren.

Bere aitasantualdian, 905ean Luis III.a Itsua enperadorea erbestetik itzultzen saiatu zen, baina errege Berengario Friulikoak harrapatu eta itsutu zuen; era berean, enperadore kargutik kendu zuen. Sergio aita santuak ondorengo izenda zezan arrakastarik gabe saiatu zen.

Bizantziorekin zuen harremanean Leon VI.a Jakintsua enperadorearen laugarren ezkontza baimendu zuen, kasu horretan bere maitale Zoerekin, bere seme eta oinordeko bakarra eman ziona. Hori eginez ez zion bakarrik Konstantinoplako Aitalehen Nikolas Mistikoari aurre egin, baizik eta garai hartako legedi zibil zein eklesiastikoa ez zituela batere kontuan hartu.

Haren aitasantualdiko gauza positiboen artean, 910ean Clunyko abadia benitoarra sortu zela zegoen, Gilen I.a Akitaniakoak hiribildu bat dohaintzatzat emanez, baina hori zuzenean aita santuaren agintepean egoteko baldintzarekin eta ez noble edo apezpiku baten agintepean.

Era berean, San Joan Laterangoa Artxibasilika berreraiki zuen, lurrikara baten ondorioz suntsitua izan zena. Aita santu horren dominetan agertzen da lehen aldiz tiara.

Sergio III.a 911ko apirilak 14an hil zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa
Leon V.a
Aita Santua
904-911
Ondorengoa
Anastasio III.a