Pornokrazia hitzak historikoki jatorri italiarreko terminoa da (nahiz eta berez grezieratik etorri, hots, Πορνοκρατία, Pornokratia bezala transliteratua), emakume kortesauek (prostitutak) arazo publikoetan zuten eragin handia ezaugarri zuen gobernu forma bati erreferentzia egiten ziona. Literalki, "kortesarien edo prostituten gobernua" esan nahi du. Orokorrean, gobernu ustela eta faboritismoa izendatzeko erabiltzen da terminoa, bereziki X. mendean zehar Vatikanon eman zen egoera adierazteko.[1]

Sergio III.a pornokraziaren lehenengo Aita santua izan zen.
Félicien Ropsen Pornokratès margolana, 1878 (Los Angeles County Museum of Art.).

Terminoa XVI. mendean sortu zuen Caesar Baronius kardinalak, eta X. mendean bi emakumek aitasantutzan izan zuten eragina ezaugarri duen Eliza katolikoaren historiako aro bati buruzkoa da: Teodora, Teofilakto I erromatar senatariaren emaztea, eta bien alaba Marozia.[2]

Definizioa aldatu

Pornokrazia ohaideak, gobernari batekin duen harreman sexualaren bidez, botere pertsonala sortzeko duen gaitasuna da. Botere horrek gobernu-agintaritza bera ordezkatzen du, eta subiranoa bera hil ondoren ere bizirik irauten du.[3]

Protagonisten genero eta orientazio sexualarekiko independentea da pornocrazia: emakumeen eta kortesau edo faboritoen arteko botere-harremanen kasuan eta sexu bereko pertsonen arteko harremanen kasuan ere gara daiteke.

Erromako pornokrazia aldatu

Garai hori, Saeculum obscurum (Aro iluna) bezala eta kortesauen erromatar gobernu bezala edo prostituten erregealdi bezala ezagutua, Sergio III.a aita santu bezala hautatuz 904. urtean hasi zen. Autore batzuen arabera, 935ean amaitzen da, Joan XI.a aita santua, Maroziaren semea, eta hau bera Alberiko II.ak espetxeratu zituenean, azken hau ere Maroziaren semea (bere lehen ezkontzaren emaitza). Garai horretan Pedroren aulkian egon ziren Aita santuak hauek izan ziren: Sergio III.a, Anastasio III.a, Lando, Joan X.a, Leon VI.a, Eztebe VII.a eta Joan XI.a.

Beste autore batzuen arabera, etapa hau 964ra arte luzatzen da, Leon VII.a, Eztebe VIII.a, Marino II.a, Agapeto II.a eta Joan XII.aren aitasantuak barne, eragin berri bat izan zutenak: Maroziaren semea zen Alberico II.aren eragina.

Pornokrazia garaiko Aita santuak aldatu

Gertaeren fidegarritasun historikoa aldatu

Ikerlari askok zalantza jarri dute Pornokraziaren benekotasuna. Teodora eta Maroziaren aurkako salaketen fidagarritasun historikoa galdera irekia da. Ebidentziaren zati handi bat Cremonako gotzain Liutprandoren historiatik dator. Liutprandok Joan XII.ak aulkitik kendu zuen gotzainen batzarrean parte hartu zuen, eta Erromaren etsai politikoa zen, Entziklopedia Katolikoaren arabera, 'sarritan alderdikoia eta maiz bere aurkariekiko bidegabea'.[4] Ikuspegi horretatik, egile katoliko horien arabera, garai hartako gehiegikeriarik okerrenak "elizako esamesa" zirela besterik gabe esan daiteke, Erdi Aroko satiraren erabilera tipikoa, Joana ama santuaren kondairak sortu zuena bezalakoa.[5]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu