Ireki menu nagusia

Arreba Justina Luisa Aldalur Iruretagoiena (Zialtzeta baserria, Aia, Gipuzkoa, 1922ko azaroaren 27a) klaratar ordenako lekaime eta bertsozalea da.[1][2]

Justina Aldalur
Bizitza
Jaiotza Aia1922ko azaroaren  27a (96 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak Moja
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Klaratar

Aiako Zialtzeta baserrian jaio zen 1922ko azaroaren 27an. Hiru egun geroago bataiatu zuten San Esteban elizan eta Justina Luisa izena eman zioten. Aita Jose Maria Aldalur Lasa zuen eta ama, berriz, Ignazia Emilia Iruretagoiena Urdanpilleta. 1940ko ekainaren 12an seroratu zen Zarauzko Santa Klara komentuan, 17 urte besterik ez zituenean. Harrezkero, klausuran bizi da.[1]

Berrogeita lau urterekin Urduñara joan zen.[1]

Sor María de Jesús de Agredaren Mística Ciudad de Dios liburua bertsotan moldatu zuen euskaraz, 1.532 bertsoko ''Ama Birjiñaren bizitza izenburudun liburua osatuz.[2]

LiburuakAldatu

ErreferentziakAldatu