Scleroderma bovista
Scleroderma bovista Sclerodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Scleroderma bovista | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Sclerodermataceae |
Generoa | Scleroderma |
Espeziea | Scleroderma bovista Fr., 1829 |
Sinonimoa: Scleroderma fuscum.
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: 8 cm arteko diametrokoa, globo itxurakoa edo tuberiformea (patata-forma). Gaztetan peridio leuna (ezkatarik gabea), gero pitzatu egiten da, 1 mm-ko lodierakoa, esporulazioaren unean agertzen den dehiszentzia apikala, kolore ilunekoa, arre-lur kolorekoa.
Hanka: Ez du edo oso txikia da. Oinarri mizeliar luzanga.
Gleba: Arre ilun kolorekoa edo grisaxka. [2]
Etimologia: Scleroderma hitza grezierazko "sclera" hitzetik dator, gogorra esan nahi du eta "derma" hitzetik, azala esan nahi du. Bovista epitetoa, "vescia loffa" alemaniar izen natibotik edo dialektal herrikoi alemaniarretik, "buf-fist" hitzetik, helduaroan esporak askatzeko erabiltzen duen eztanda isila aipatuz.
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuScleroderma cepa delakoa argiagoa eta horiagoa da. Scleroderma areolatum espezieak ageriko ezkatak ditu peridioan. Scleroderma citrinum-ek beix kolorea edo hori-okre kolorea du.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean. Gune garbietan, baina koniferoen edo hostozabalen basoetatik gertu.
Banaketa eremua
aldatuMundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 302 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Scleroderma bovista: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.