Ireki menu nagusia

Saving Mr. Banks John Lee Hancock-ek zuzendutako eta Kelly Marcel eta Sue Smith-ek idatzitako 2013ko film dramatiko-komiko biografikoa da. 1964ko Mary Poppins filmaren garapenean kokatuta dago, Emma Thompson-ek gorpuzten du P. L. Travers autorea, eta Tom Hanks-ek Walt Disney zinegilea. Horiekin batera, Paul Giamatti, Jason Schwartzman, Bradley Whitford, eta Colin Farrell ere agertzen dira. Titulua Travers-en aitaren izenetik hartuta, filmak autoreak 1961ean Los Angeles-en izan zituen batzar luzeak errepresentatzen ditu, Disney bere eleberrien irudi eskubideak lortzen saiatzen den horietan.

Saving Mr. Banks
Saving Mr. Banks Logo.svg
Jatorria
Argitaratze-data 2013
Jatorrizko izenburua Saving Mr. Banks
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua, Australia eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bidea theatrical release Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoa Film biografikoa, film dramatikoa eta flashback film Itzuli
Iraupena 125 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Lee Hancock Itzuli
[[Kategoria:John Lee Hancock Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Kelly Marcel
Sue Smith Itzuli

[[Kategoria:Sue Smith Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Tom Hanks (Walt Disney )
Colin Farrell
Emma Thompson (Pamela Travers)
Paul Giamatti
Jason Schwartzman (Richard M. Sherman)
Ruth Wilson
B. J. Novak (Robert B. Sherman)
Bradley Whitford (Don DaGradi )
Kathy Baker
Melanie Paxson
Rachel Griffiths
Ronan Vibert
Mia Serafino
Demetrius Grosse






[[Kategoria:B. J. Novak Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Melanie Paxson Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Mia Serafino Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Alison Owen
Ian Collie Itzuli
Philip Steuer Itzuli

[[Kategoria:Ian Collie Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Philip Steuer Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea BBC Films Itzuli
Walt Disney Pictures
Essential Media and Entertainment Itzuli
Ruby Films Itzuli
Hopscotch Features Itzuli
[[Kategoria:BBC Films Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Essential Media and Entertainment Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Ruby Films Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Hopscotch Features Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Paul Trijbits Itzuli
Christine Langan Itzuli
Andrew Mason Itzuli
Troy Lum Itzuli
Edizioa Mark Livolsi Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea Michael Corenblith Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Thomas Newman
Argazki-zuzendaria John Schwartzman
Jantzi-diseinatzailea Daniel Orlandi Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Los Angeles eta Londres
Argumentu nagusia familia disfuntzionala eta alkoholismoa
Historia
Gertaera nabarmenak 2013ko urriaren 20a
estreinaldi — Odeon Leicester Square
Nominazioak Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
86. Oscar Sariak

Thomas Newman
Kanpo loturak
movies.disney.com/saving-mr-banks

Hasiera batean, 2011. urtean, Essential Media Entertainment-ek eta BBC Films-ek ekoizpen independiente moduan garatu zuten Saving Mr. Banks, babestutako elementuen baimena eskatzeko Alison Owen Walt Disney-ri hurreratu zitzaionean. Filmaren gaiak Disney-ren interesa piztu zuenez, estudioak gidoia eskuratu eta filma produzitu zuen. Ia film guztia Hego Kalifornia inguruan errodatu zen, gehien bat Walt Disney Studios in Burbank-en, filmaren gertakizun gehienak bertan kokatuz.

Saving Mr. Banks London Film Festival-ean estreinatu zen 2013ko urriaren 20an, Erresuma Batuko zinemetan urte bereko azaroaren 29an eta Ameriketako Estatu Batuetan abenduaren 13an. Estreinatu eta gero, filmak kritika positiboak jaso zituen, gehien bat antzezpenari, gidoiari eta musikari bideratuta. Thompson-en antzezpenak BAFTA, Golden Globe, Screen Actors Guild, eta Critic's Choice Award-etan nominazioak ekarri zizkion "Emakumezko aktore onena" kategorian. Thomas Newman konposatzaileari Best Original Score nominazioa ekarri zion Oscar Sarietan. Filma komertzialki ere arrakastatsua izan zen, 118 milioi dolarreko irabaziak lortuz mundu mailan.

ArgumentuaAldatu

1961ean, Pamela “P. L.” Traversek bere Londresko etxetik Los Angeles-era bidaitzen du bere agente Diarmuid Russell-ek konbentzituta, Walt Disney-rekin lan egiteko. Disney-ek hogehi urte daramatza Mary Poppinsen bere istorioen eskubideen atzetik, bere alabei zin egin zielako horietan oinarritutako film bat produzituko zuela. Traversek uko egin die Disneyren ahaleginei, bere pertsonaiari egingo liokeenaz beldur delako.

Baina ez duenez ezer idatzi denboraldi luzetxo batean, bere etxea galtzeko arriskuan dago. Hala ere, bertara joatea erabaki aurretik, Russellek gogoratu behar izan dio Disney-ek bi baldintza onartu dituela: ez dela animaziorik egongo eta gidoia aprobatzeko eskubidea izango duela.


Flashback-en bidez, Travers-en Alloran, Queensland, Australian, izandako haurtzaro zaila kontatzen zaigu, horixe baita Mary Poppins-en inspirazio iturri nagusia. Travers-ek bere aita, Travers Robert Goff, izugarri miresten zuen, baina bere alkoholismoak zenbait kaleratze, bere ezkontzaren momentu gordinak eta bere emaztearen suizidioa ekarri zizkioten. Goff, tuberkulosiak jota hil zen Travers-ek zazpi urte zituenean.


Los Angeles-en daudelarik, Travers hiriko “errealitate faltsuaz" eta hiritarren lagungarritasun intrusiboaz nazkatuta dago (ezaugarri hauek Ralph bere txoferrak pertsonifikatzen ditu). Walt Disney Studio-etan, Travers Mary Poppins garatzen ari den talde kreatiboarekin batzen da: Don DaGradi gidoilaria, eta musika konpositore Richard eta Robert Sherman. Horien inguruan ere, ez du iritzi onik.

Travers-en lan harremana Disney eta bere taldearekin oso zaila da. Disney-k eta bere taldeak ezin dute ulertu Travers-en negazioa fantasiaren aurrean, Mary Poppins-en istorioa ezagututa eta idazlearen imajinazio aberatsa kontuan hartuta. Bereziki, George Banks-en, aitaren pertsonaiari buruz izan zituen zalantzak, ez baitzuen nahi pertsonaiaren irudia krudela edo hotza izatea. Gutxika-gutxika, Mary Poppins-en istorioak idazlearen iraganera estuki lotuta daudela konturatzen joango dira.

Prozesuak gero eta min gehiago emango zion Travers-i, haurtzaroaren oroitzapenak burura ekarriz. Idazleari zer gertatzen ari zaion jakiteko asmoz, Disney-k Disneyland-era gonbidatzen du Travers. Horrek, Ralphekin garatzen duen adiskidetasunarekin eta beste hainbat bizipenekin batera, idazleak izan zituen kontrakotasunak leundu eta onespena ematea dakar. Bere kreatibitatea berpizten da eta taldearekin batera lan egingo du. Hala ere, animaziozko sekuentzia bat egongo dela dakienean, Disney-rekin eztabaidatuko du eta etxera bueltatuko da.

Disney-k “Travers” bere ezizena dela deskubrituko du, bere aitaren izenetik hartuta. Bere benetako izena Helen Goff da, eta australiarra da, ez britaniarra. Horren odnorioz, Disney-k bestelako pertzepzioa izango du Travers-i buruz, eta Londresera joango da bere bila. Hara iristean, Disney-k ere ez zuela haurtzaro errazik izan azalduko dio. Travers-ek, azkenean, filmaren eskubideak emango dizkio.

Hiru urte geroago, 1964an, Mary Poppins mundu mailako estreinaldia egingo du Grauman’s Chinese Theatre-en, Hollywood-en. Disney-k ez du idazlea gonbidatuko, bere iritziaren beldurrez. Baina Russell-ek abisatuta, Travers abisu barik agertuko da Disney-ren bulegoan eta bertan gonbidapen bat emango dio. Filma aurreriritzi txarrarekin ikusiko du Travers-ek, animaziozko zatia batez ere. Azkenean filmarekin enpatizatuko du eta George Banks-en krisi pertsonalarekin emozionatuko da.

AntzezleakAldatu

EkoizpenaAldatu

GarapenaAldatu

 
Walt Disney Estudioak Burbank-en

2002an, Ian Collie ekoizle australiarrak The Shadow of Mary Poppins dokumentala produzitu zuen. Proiektua garatu bitartean konturatu zen film biografiko baterako material aski zegoela han, eta Essential Media and Entertainment konbentzitu zituen pelikularen gidoia Sue Smithekin idazten hasteko. BBC Films berehala batu zen proiektura. Ideiaren garapenarekin batera Colliek esaten zuen “Elefante erraldoi bat zeukatela beti gelan haiekin batera”, Walt Disney bera, alegia. Pelikula aurrera eramatearen atal bat The Walt Disney Companyren baimena lortzea zen, Walt Disney pertsonaia bezala ateratzeko eta baita agertuko ziren hainbat abestien eskubideak eskuratzeko ere.


2011ko azaroan, Sean Baileyk, Walt Disney Pictureseko ekoizpen zuzendariak, gidoiaren berri jaso zuen. Alan Horn eta Bob Igerekin batera, hiru aukeren artean erabaki bat hartu behar zuten: gidoia erosi eta proiektuarekin amaitu, proiektua porrotera bideratu eta gero erosi, edo koprodukzio bat egin. 2012ko otsailean Collie ekoizpen taldearen parte zen, eta ekoizle exekutibo bezala, Christine Langan, Troy Lum, Andrew Mason, eta Paul Trijbits sartu ziren. John Lee Hancock zuzendari izendatu zuten hilabete horretan bertan.

Iger Tom Hanksekin kontaktuan jarri zen, eta honek baiezkoa eman zion Walt Disneyren pertsonaia lehendabizi pantailaren barruan jarriko zuen paperari. Hanks Disney ezagutu zuten hainbat pertsona elkarriztatu zituen pelikularako, bere alaba Diane Disney Miller barne. Pelikula berari dedikatu zioten, izan ere, estreinatu baino pixka bat lehenago zendu zen. 2012ko apirilean ere, Emma Thompson negoziazio finaletan zegoen, estudioak Meryl Streep kontratatzeko ezintasunaren ostean. Urte horren uztailean, Colin Farrell, Paul Giamatti, Jason Schwartzman, Bradley Whitford, B. J. Novak eta Ruth Wilson proiektuaren talde artistikoko parte izatera pasatu zuten.

Disneyren laguntzari esker, ekoizpen taldeak Traversek Don DaGradi eta Sherman anaiekin izandako elkarrizketen 36 orduko grabaketak eskuratu zituen. Horretaz gain, Disney eta Traversek 1940 eta 1960 bitartean elkarbanatutako eskutitzak lortu zituzten ere bai. Richard M. Shermanek ere bere esperientzia personalak konpartitu zituen. Ekoizpen taldearen beldurretako bat Disney pelikularen gainean ezar zezakeen influentzia zen, baina lan taldearen harridurarako, eskatu zuten gauza bakarra zigarro erretzea omititzea izann zen, “R-Rating”-a ez jasotzea lortzearekin batera. Horren ordez, Walt Disneyren eztula ikus daiteke behin baino gehiagotan, eta zigarro bat itzaltzen ikusten zaio behin.

GrabaketaAldatu

 
Disneyland

Filmaketa 2012ko irailean hasi zen, Los Angeles hirian. Londresen egindako bi kokapen plano kenduta, grabaketa osoa Hego Kalifornian egin zen, lokalizazio erreal asko erabiliz, hala nola Burbank-eko Walt Disney estudioa. Eraikitako set handiena estudio horietako animazio eraikina izan zen. Walt Disneyren bulegoa eta Beverly Hills hotela ere errekreazioak izan ziren, zeinetarako Michael Corenblith produkzio disenatzaileak Ronald Reaganen bulegoaren argazkiak erabili zituen erreferentzia gisa. Dekorazioaren parte izan ziren Walt Disney World Resortek utzitako Oscar estatua errealak. Disneylandeko sekuentziak egiteko, oso goiz filmatu ziren eta bertako langileak erabili ziren extra bezala. Gainera, ikusten diren planoetan atrakzio berrienak oztopatuta zeunden kameran agertu ez zitezen. Corenblithek lanaren zati handiena kameran agertuko zen guztia 1961ean zeukan itxurarekin agertzea izan zen. 

 
Thomas Newman

Emma Thompsonek Travers beraren grabaketak erabili zituen pertsonaia eraikitzeko prozesuan, eta  bere ilea aldatu zuen, Traversek ileordei zioen gorrotoari omen egiteko. Hanksek ere Disneyren grabaketak erabili zituen bere hegoaldeko azentoa lortzeko. Bibotea hazten utzi zuen, zeina kontu handiz kontrolatua izan zen zinegileen aldetik, neurri berberak zituela ziurtatzeko. Shermanek esan zuen bera eta bere anaia antzeztuko zituzten aktoreak aukera perfektua izan zirela. Daniel Orlandik, jantzitegi zuzendariak, Walt Disney Family Museumen lortutako benetako bitxiak jarri zizkion Thompsoni. Grabaketak bederatzi aste iraun zuen eta 2012ko azaroaren 22an amaitu zen.

MusikaAldatu

Thomas Newmanek konposatu zuen pelikularen soinu banda. Newmanek amaitutako sekuentzien gainean konposatu zuen, kontuan hartuz zer egiten zion musikak irudiari, musikaren konposaketak prozesua nahasi ez zezan. Bere erabakia izan zen Sherman anaien Mary Poppinserako soinu bandaren adaptazio bat ez egita. Soinu banda Newman Scoring Stage-en grabatu zen, Los Angelesen.


EstreinaldiaAldatu

Walt Disney Estudioak 2013ko uztailean aurkeztu zuten filmarentzako trailerra. Saving Mr. Banks Londreseko Film Festibalean estreinatu zen 2013ko urriaren 20an mundu mailan. Urte bereko azaroaren 7an Ameriketako Estatu Batuetako estreinaldia izan zen TCL Antzoki Txinatarrean, Mary Poppins estreinatu zen lokalizazio berdinean. Filma originala bere 50. Urteurrenagatik berriro proiektatu zen.


Saving Mr. Banks filmak Ipar Amerikan $83.3 milioi bildu zituen eta $34.6 milioi beste herrialdeetan, guztira mundu mailan $117.9 milioi lortuz, $35.5eko aurrekontuaren aurka.

Walt Disney Estudioak filma Blu-Ray, DVD eta plataforma digitaletan argitaratu zuten 2014 martxoan. Argitalpen horiek ezabatutako hiru eszena zekarten.

HarreraAldatu

Kritikaren erantzunaAldatu

Saving Mr. Banks-ek kritika positiboak jaso zituen oro har, batez ere aktoreen lanari dagokionez, eta bereziki Thompson, Hanks, eta Farrell-en kasuetan. Rotten Tomatoes web orrian %78a bozka positiboak izan dira, eta Metacritic Kritika bilgune orrian bataz besteko nota 65/100 da.

SariakAldatu

Saving Mr. Banks hainbat sarietara nominatua izan zen bere estreinuaren ostean. Erakunde, talde kritiko eta ikusleek bereziki laudoriatu zuten Emma Thompsonen lana filmean. Pelikulak bost nominazio jaso zituen BAFTA sarietan: Pelikula britainiar hoberena, emakume antzezle onena lehen mailako paper batean, idazle britainiarren arteko debut onena, zuzendaririk onena, musikarik onena eta jantzitegi onena.

Pelikulak jatorrizko soinu banda onenaren Oscar sarirako nominazio bat soilik lortu zuen 86. Akademiaren Sarietan, izan ere, kritiko askok emakume aktore onenaren sarian eta pelikula onenaren sarian kandidato sendoak zirela zioen.