Sari (Iran)

Sari (mazandaraneraz: ساری; persieraz: ساری‎) Irango iparraldeko hiria da, Mazandaran probintziako hiriburua. Elburz mendien iparraldeko magalean dago, Kaspiar itsasoaren hegoaldeko kostan. 2011n 296.417 biztanle zituen[1].

Sari
Irango udalerria
A street in Sari.jpg
Administrazioa
Estatua  Iran
Probintzia Mazandaran
Geografia
Koordenatuak 36° 33′ 57″ N, 53° 03′ 35″ E / 36.5658°N,53.0597°E / 36.5658; 53.0597Koordenatuak: 36° 33′ 57″ N, 53° 03′ 35″ E / 36.5658°N,53.0597°E / 36.5658; 53.0597
Sari hemen kokatua: Iran
Sari
Sari
Garaiera 32 metro
Demografia
Biztanleria 296.417 biztanle
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 0151
Ordu-eremua UTC+03:30
Webgune ofiziala

GeografiaAldatu

MugakAldatu

Iparraldera Kaspiar itsasoa dauka, ipar-ekialdera Neka, hego-mendebaldera Qa'emxahr, ipar-mendebaldera Juibar, eta hegoaldera Kiyasar, Xahmirzad eta Semnan.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Mahdaxt, Sari, 1967-2003)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 30.2 31.2 35.0 37.0 39.0 44.0 39.0 40.5 39.0 38.0 34.0 30.0 44.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.9 11.9 14.0 20.9 25.2 29.2 31.2 31.2 28.5 24.1 19.0 14.4 21.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.3 3.4 5.0 9.4 13.8 17.8 20.7 21.2 18.6 13.8 9.3 5.2 11.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -2.5 -5.0 -3.5 1.0 2.0 4.0 8.5 10.0 2.5 0.0 -2.0 -5.0 -5.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 105.2 91.5 100.6 60.5 53.2 36.2 35.5 58.8 88.9 98.1 104.4 114.4 947.3
Euri egunak (≥ 1 mm) 8 8 10 7 6 4 5 6 7 7 7 8 83
Hezetasuna (%) 77 76 76 72 69 66 66 70 73 75 76 76 72.7
Iturria: Iranian Meteorological Organization[2]

HistoriaAldatu

Hutto eta Karmanbad leizeetako arkeologia-indusketek erakutsi dute orain dela 77.000 urte inguru giza asentamenduak zeudela. Besteak beste, hiru giza eskeleto aurkitu dituzte aztarnategian. Edozein modutan ere, ez dago erabateko teoriarik hiriaren sorrera-datari buruz; Antzinako Greziako historialariek K. a. VI. mendea aipatzen dute. Edonola dela ere, eskualdeko hiriburu izendatu zuten Sasandar Inperioaren aroan.

Hainbat herrialde eta agintariren menpe egon ostean, zeukan indarra galduz joan zen eta ia suntsiturik geratu zen. Esate baterako, Safavi dinastiak agindu zuenean, Sarin ez zen aipatzeko moduko gertakaririk izan. Baina, 1782. urteko martxoaren 21ean, Aga Muhammad Khanek inperioko hiriburu izendatu zuen. Hirian hainbat gudu eta gerra izaten zenen gero, Fath Ali Sah Kayarek Teheranera eraman zuen Irango hiriburua.

XX. mendean, Muhammad Reza Shah Pahlavi enperadorearen agintaldian aldatu zen gehien Sari hiria; orduan eraiki ziren, besteak beste, trenbidearen geltokia, kale gehienak eta gobernuaren egoitzak. Bigarren Mundu Gerran sobietarren armadak hiria hartuta izan zuen, baina gerra amaitutakoan utzi zuten. Iran-Irak Gerraren garaian, Sarik gerra iheslariak hartu zituen.

EkonomiaAldatu

Elikagaigintza da Sariko industria-jarduera nagusia: arroza, jogurta, doogh jogurt-edaria, haragi-kontserbak eta hazi-olioa ekoizten da batez ere. Bestalde, fruta-esportazioak ere garrantzia dauka, hala nola laranja eta limoiena. Sariko beste industria batzuk ere ospetsuak dira Erdialdeko Ekialdean: kotoi-ekoizpena, paper-industria eta elektronika-enpresak.

DemografiaAldatu

1950eko hamarkadatik hona, Sari hiria nabarmen hazi da; lehenago, udan biztanle gehiago izaten ziren neguan baino:

  • 1808 = 21.000 biztanle.
  • 1827 = 19.000 biztanle.
  • 1832 = 20.000 biztanle.
  • 1850 = 15.000 biztanle.
  • 1856 = 9.000 biztanle.
  • 1872 = 15.500 biztanle.
  • 1874 = 16.000 biztanle.
  • 1883 = 16.100 biztanle.
  • 1905 = 25.000 biztanle.
  • 1923 = 35.000 biztanle.
  • 1956 = 26.278 biztanle.
  • 1966 = 44.547 biztanle.
  • 1976 = 70.753 biztanle.
  • 1986 = 141.020 biztanle.
  • 1996 = 195.882 biztanle.
  • 2006 = 262.627 biztanle.
  • 2011 = 296.417 biztanle.

GarraioakAldatu

Sarin nazioarteko aireportua dago, baita trenbide-geltokia eta itsas portua ere, Amir Abad portua, Kaspiar itsasoan. Iran-Irak Gerraren ostean errepideak ere ondo garatu dituzte.

UnibertsitateakAldatu

Unibertsitate hauek daude Sarin:

* Nekazaritza Unibertsitatea
  • Medikuntza Zientzien Mazandarango Unibertsitatea
  • Natura Zientzien Unibertsitatea
  • Sariko Azad Unibertsitate Islamikoa
  • Iman Muhammad Bagher Teknologia Unibertsitatea
  • Arte eta Arkitektura Sarian Unibertsitatea
  • Payam-e-Noor Unibertsitatea
  • Jalil Moqadam Unibertsitate Teknikoa eta Ingeniaritzakoa
  • Tarbiyat-e Modaress Unibertsitatea
  • Azad Unibertsitateko Teknologia Fakultatea
  • Rouzbehan Unibertsitatea

ErreferentziakAldatu

  1. Iran: Major Cities. citypopulation.de . Noiz kontsultatua: 2017-2-24.
  2. Sariko datu klimatikoak, irimo.ir

Kanpo estekakAldatu