Sare marragorria (Cortinarius armillatus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Orellanina dauka, baina dosi hilgarrietara iritsi gabe. Ehun-tindagaietan erabilia.

Sare marragorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius armillatus
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbil-kanpai itxurakoa, eta gero lau-ganbila. Haritsua eta higrofano samarra da eta marroi-gaztaina kolorekoa edo marroi-gorrixka, ilunagoa erdian.

Orriak: Eskotatu-itsatsiak, nahiko zabal, hasieran zurbilak edo krema-gorrixkak eta gero kanela kolorekoak.

Orri Eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Luzanga, zilindrikoa, oinarrian zabaltxoagoa, lehoi-okre kolorekoa goialdean eta argiagoa behean. Oso fibrilosoa da, eta hiru edo lau besoko zeihar gorri-su kolorekoak darama, errezel orokorraren hondarrak.

Haragia: Okre-zurixka kolorekoa, usain eta zapore berezirik gabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriengatik. Armillatus epitetoa latinetik dator, besokoa, eraztuna, esan nahi duen "armilla" hitzetik. Oinean dituen dekorazioengatik.

Jangarritasuna aldatu

Pozoitsua dela uste da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius bolaris eta Cortinarius rubellus delakoekin, hauek ez dute besokorik oinean eta pozoitsuak dira.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, taldeak osatuz, mendiko urkien basoetan, leku hezetsuetan, hala nola zohikaztegietan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 231 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 213 or. ISBN 84-282-05430-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 220 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu