Cortinarius speciosissimus

Cortinarius rubellus» orritik birbideratua)

Cortinarius speciosissimus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome parafalodianoa, Orellanina pozoiak, geroago eragiten du (3-14 egun) eta giltzurrunen eta gibelaren nekrosi itzulezina sortzen du.

Cortinarius speciosissimus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius speciosissimus
BasionimoaCortinarius speciosissimus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa sabeldua da
 
hankak gortina dauka
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
hilgarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Cortinarius rubellus goitik eta azpitik.

Sinonimoak: Cortinarius rubellus, Cortinarius orellanoides, Telamonia rubella, Dermocybe orellanoides, Cortinarius orellanoides var. speciosissimus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran konikoa gero baita zabaldua ere, baina beti erdian titi puntazorrotz batekin. Gorri-laranja edo gorri-arrexka kolorekoa, fibrila erradialekin edo ezkata txiki-txikiekin.

Orriak: Lodi samarrak, zabalak, zabal, hankara biribilduak. Arrexka-gorri kolorekoak, kapelaren kolorekoak.

Hanka: 5 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1 cm bitarteko diametrokoa. Kapelaren kolore berekoa, pixka bat loditua oinarrirantz, kolore horiko zerrenda ezaugarriekin apaindua.

Haragia: Hori-gorri kolorekoa, ia usaingabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Speciosissimus epitetoa latinetik dator, ederra, itxura ederrekoa, esan nahi duen "speciosus" hitzetik. Bere kolore ikusgarriagatik.

Toxikotasuna

aldatu

Toxikoa, Cortinarius orellanus bezala.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Cortinarius praestans delakoarekin nahas daiteke, hau handiagoa eta sendoagoa da. Habitata partekatzen duten beste Cortinarius batzuk: sanguineus, semisanguineus. Gorrixka, laranja, hori edo kanela koloreko Cortinarius espezierik ez da kontsumitu behar.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Mendiko basoetan, batez ere koniferoetan. Oso gutxitan hostozabaletan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Nepal, Hego Korea, Japonia.[5]

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 224 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 201 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. Cortinarius speciosissimus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu