Cortinarius bolaris Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, pixka bat toxikoa.

Cortinarius bolaris
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius bolaris
Fr., 1838
Banaketa mapa

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran hemisferikoa, gero borobildu-laua edo gorantz biribildua, okre koloreko hondoa, kobre koloreko edo arre-kobre koloreko ezkata txikiz estalia, batez ere erdialdean. Helduaroan kapela denak tonu gorrixka-kobre kolore hau har dezake.

Orriak: Itsatsi-unzinatuetatik dekurrente samarreraino, zabalak, 3 eta 6 mm artekoak. Hasieran okre argi kolorekoak, gero kafesne kolorekoak, ondoren, hori-arre-herdoil koloreraino heltzen dira. Nahikoa estu.

Hanka: 2,5 eta 8 cm arteko garaierakoa eta 12 mm arteko diametrokoa. Uniformea edo loditua edo mehetua oinarrian, kapelaren kolore berekoa, argiagoa gorri-kobre edo arre-gorrixka koloreko gortinaren gainetik. Haritsua eta pixka bat ezkatatsua.

Haragia: Zuria edo argia, eremu horixkekin. Usaingabea eta piperbeltz zapore arinarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius rubicundulus edo Cortinarius pseudobolaris delakoak, antzeko koloreak eta habitatak ditu, baina handiagoa da, kapelaren azala ez du hain pitzatua eta ezkata ilunagoak ditu.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Uda amaieratik udazken amaierara. Ezohiko espeziea. Hostozabaletan (pagoak, haritza). Lurzoru azidoetan. Sarritan eremu hezeetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Europa, Errusia, Japonia, Myanmar.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 224 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 233 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.

Kanpo estekak aldatu