Sarah Mardini
Sarah Mardini (Damasko, Siria, 1995) igerilari ohia, errefuxiatua, soroslea eta giza eskubideen aktibista. 2023ko urtarrilaren 10ean Grezian epaiketa hasi zen espioitza, legez kanpoko immigrazioari laguntzea, dirua zuritzea, erakunde kriminal bateko kide izatea eta pertsonen salerosketa leporatuta. Haren historia Las nadadoras filmean islatu zen.
Sarah Mardini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Damasko eta Darayya (en) , 1995 (28/29 urte) |
Herrialdea | Siria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | rescuer (en) , gizaldeko ekintzailea, igerilaria, soroslea, aktibista eta errefuxiatua |
Enplegatzailea(k) | Emergency response centre international (en) |
Biografia
aldatuDarayan hazi zen, Damaskoko auzo pobre batean, gurasoekin eta bi ahizpa txikirekin, Yusra, igerilari olinpikoa, eta Shaed.[1]
Aitak, igerilari profesional eta entrenatzailea zena, Yusra eta bera igeriketan entrenatu zituen. Geroago, Siriako talde ospetsuetan aritu ziren biak, baita selekzio nazionalean ere.[2]
2015eko abuztuan, Siriako gerra zibilean etxea suntsitu zietenean, ahizpek herrialdetik ihes egitea erabaki zuten.[3]
Siriatik Europara ihes
aldatuLibanora iritsi ziren lehenengo, eta ondoren Turkiara. Han, kontrabandoz Greziako uharte batera eraman zituzten, beste 18 etorkinekin batera; zazpi pertsona baino gehiagorentzat diseinatutako baltsa batean. Motorrak funtzionatzeari utzi eta ontzia Egeo itsasoan hondoratzen hasi zenean, ahizpek beste bi pertsonarekin batera ontzia bultzatu zuten igerian, taldea Lesbos uhartera iritsi zen arte.[4]
Ondoren, Balkanak, Hungaria eta Austria zeharkatu zituzten. Azkenean, 2015eko irailean Alemanian geratu ziren, Berlinen hain zuzen, non asilo politikoa lortu zuten.
Errefuxiatuen aldeko aktibismoa
aldatu2016. urtean, 21 urte zituela, Greziako Lesbos uhartera itzuli zen, eta Emergency Response Center International izeneko gobernuz kanpoko erakundearekin bat egin zuen borondatezko sorosle gisa lan egiten eta Siriako gerra zibileko errefuxiatuei laguntzen.[5]
Sarah Moriako iheslarientzako esparruan (Human Rights Watch-en arabera, aire zabaleko espetxea da ordea) itzultzaile aritu zen sei hilabetez:
«Nik honi buruz hitz egiten diet. Esaten diet: Badakit zer sentitzen duzun, nik ere bizi izan dudalako. Igaro nuen eta bizirik atera nintzen, eta hobeto sentitzen dira, neu ere errefuxiatua naizelako».[2]
Atxiloketa
aldatuSarh Mardini 2018ko abuztuaren 21ean Lesbosko aireportuan atxilotu zuten Seán Binder giza eskubideen aktibista eta erreskate-urpekariarekin batera. Greziak hainbat kargu leporatu zien: espioitza, bidegabeko immigraziorako laguntza, diru garbiketa, talde kriminal baten kide izatea eta pertsonen salerosketa.[6]
Mardini eta GKE-ko beste bi kide 106 egun eman zituzten Atenasko segurtasun handiko Korydallos kartzelan.[7] Hiru hilabeteren buruan aske utzi zituzten 5.000 euroko fidantzapean eta Greziatik irten ahal izan ziren.
Haren abokatuen arabera, haien kontrako froga zehatzik aurkeztu ez bazen ere, errudun joz gero 25 urteko kartzela-zigorra jaso zezaketen.[8] 2021eko azaroan, Lesbosko auzitegi batek «eskumen eza» adierazi eta kasua goragoko auzitegi batera bidali zuen,[9] Epaiketa 2023ko urtarrilaren 10ean hasi zela.[6]
Mary Lawlor, giza eskubideen defendatzaileen egoerari buruzko NBEko kontalari bereziak, Greziaren jarrera kritikatu zuen, batetik 2021eko azaroan egin zen bilkuran Mardiniren bertaratzea oztopatu zuelako, eta bestetik:
«Agintariek, kasua hiru urte baino gehiago ikertzen igarotzea disuaziozko elementua izan da migratzaileen eskubideen alde lan egiten duen gizarte zibilarentzat. (...) Zer dela eta iritsi gara elkartasuna eskaintzen ari diren pertsonen aurka egitera? Mardini andrearen eta Binder jaunaren aurkako erruduntasun-epaia egun iluna izango litzateke Greziarentzat, baita Europako giza eskubideentzat ere».[10]
Giorgos Kosmopoulos Amnistia Internazionaleko migrazioari buruzko kanpainen arduradun nagusiak hauxe esan zuen:
«Kargu faltsu horiek fartsa dira, eta ez lukete inoiz eragin behar Sarah eta Seán epaimahai baten aurrean agertzea. Gaurko atzerapenak esan nahi du hiru urte baino gehiago itxaron ondoren, esperientzia beldurgarri horrek aurrera jarraituko duela, eta linboan utziko dituela. Greziako agintariei eskatzen diegu giza eskubideen arloan dituzten betebeharrak errespetatzeko eta Sarah eta Seanen aurkako karguak kentzeko».[9]
Europako Legebiltzarrak ere, honelaxe definitu du kasua: "Europan eman den elkartasunaren kriminalizazio kasu handiena".[11]
Sariak eta aitortzak
aldatu- Yusra Mardiniren «Butterfly» liburu autobiografikoan oinarrituta[12] Sally El Hoseinik Las nadadoras film biografikoa zuzendu zuen.[13][14]
Erreferentziak
aldatu- ↑ From Syrian Refugee to Olympic Swimmer: Yusra Mardini Goes for the Gold. 2017-03-24.
- ↑ a b United Nations High Commissioner for Refugees. (2016-12-27). «Syrian refugee uses swimming skills to rescue others» UNHCR.
- ↑ «Refugee swimmer Yusra Mardini gets a chance to go the Olympic Games» SwimSwam 2016-03-20.
- ↑ Butterfly: From Refugee to Olympian - My Story of Rescue, Hope, and Triumph. .
- ↑ Spannagel, Lars. (2018-09-06). Sarah Mardini: Eine Flüchtlingshelferin, die im Gefängnis landete [A refugee volunteer who went to prison. ] ISSN 1865-2263..
- ↑ a b «Migrant rights defenders Seán Binder, Sara Mardini and Nassos Karakitsos receive trial date» Front Line Defenders 2022-12-06.
- ↑ Smith, Helena. (2021-11-18). «Refugee activist facing Greek court left 'in limbo' after trial postponed» the Guardian.
- ↑ «Smuggling charges against humanitarian workers who saved refugees in Greece must be dropped» Amnesty International 2018-12-04.
- ↑ a b «Greece: humanitarian workers' lives remain on hold as trial is adjourned» Amnesty International 2021-11-18.
- ↑ «Greece: Guilty verdict for migrant rights defenders could mean more deaths at sea – UN expert» UN Office of the High Commissioner on Human Rights.
- ↑ (Gaztelaniaz) dice, Chorche. (2023-01-10). «Comienza el juicio en Lesbos por el "mayor caso de criminalización de la solidaridad" en Europa» lamarea.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
- ↑ Edemariam, Aida. (2018-05-09). «Butterfly by Yusra Mardini review – the refugee swimmer whose story swept the world» the Guardian.
- ↑ Roxborough, Scott. (2021-04-20). «Real-life Sisters Cast to Star in Netflix/Working Title Drama 'The Swimmers'» The Hollywood Reporter.
- ↑ The Swimmers chosen as Toronto International Film Festival opening night gala film. 2022-07-27.