Errekartetxo harria, Gipuzkoako Azpeitia udalerrian dagoen harri-jasotze harri biribil bat da. 17 arrobako (212,5 kilo) pisua du.

Errekartetxo harria
Kirola harri-jasotzea
Sorrera 1940ko hamarkada
Eremua  Euskal Herria
Tokia Azpeitia
Errekorra 4 jasoaldi (5 minutu)
Garaipen gehien Santos Iriarte
Txapelduna Santos Iriarte

Historia aldatu

Santos Iriarte "Errekartetxo" azpeitiar harri-jasotzailea harria jasotzen lehenbizikoa izan zen, bai eta 5 minutuko epean 4 jasoaldi burutzean ere. Hortik harriak daraman izena. Bere garaiko edozein harri-jasotzaileri harriarekin lehiatzeko desafioa jaurti zien, baina inork ez zuen onartu.

Ordutik aurrera, Azpeitiko La Piedra tabernaren sarreran ikusgai zegoen, bertaratzen zen edonork harria ukitu edo altxatzeko itxurak egin ohi zituen, ondorioz harria pusketak galtzen hasi zen. Horregatik harria taberna barnera sartzea erabako zuten.

1973an taberna erre eta Errekartetxoren baserria erori egin zen, eta baserriaren hondarrak nahiz tabernan zeuden harriak zabortegira eramanak izan ziren. Handik urtetara, Migel Angel Iribar (Santosen semea) eta haren koinata harriaz galdezka hasi ziren, eta 2008an Errekartetxo harria azpeitiar batek zuela jakin zuten, honela Iriartetarrek harria berreskuratzea lortu zuten[1].

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. La 'Errekartetxo' volvió a casa, 2008ko martxoaren 27a, Diariovasco.com