Damasa Agirregabiria

Itziarko harri-jasotzailea

Damasa Agirregabiria (Itziar, Deba, Gipuzkoa) emakumezko aurrenekotako harri-jasotzailea izan zen. 1910. hamarkadan jaio zen eta ezer gutxi dakigu berataz, Errekartetxo-rekin batera ateratako argazkia salbu[1].

Damasa Agirregabiria

Bizitza
JaiotzaItziar, 1910(e)ko hamarkada (99/109 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakharri-jasotzailea

Argazkia

aldatu

Lasturko festetan 8 arroako harria (100 kilogramo) jaso zuen 1936 urtean[2] eta argazkia atera zioten Errekartetxo-rekin batera. Biak ageri dira harria altxatzen. Indalezio Ojanguren izan zen argazkiaren egilea[3]. Liburuetan honako hau gorde da:


Emakume honek, oso ederra zenak, bere indar eta trebetasunaren erakustaldi ugari egin zituen Gipuzkoako geografian zehar, Errekartetxo gidari zuela. Jatorriz, gaztelaniazː “Esta señorita, muy agraciada físicamente, realizó numerosas exhibiciones públicas de su fuerza y destreza por toda la geografía guipuzcoana bajo la dirección de Errekartetxo”.[1]

Bere alabek ordea esaten zuten Lasturren harria altxatu bai egin zuela baina ez zela plazarik plaza aritu.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Izeta, Jon Artano. (2007-03-04). «Emakumeak plazara salto egin zuenekoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  2. «Harri-jasotzaile ibilitako Damasa Agirregabiria, Karkabako muralean - Hernani» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  3. SLU, Herritar Berri. (2015-06-12). «BIDEA IREKIKO DUEN DESAFIOA?» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).