Santo Domingo de Silosko monasterioa
Santo Domingo de Silosko monasterioa (gaztelaniaz: Monasterio de Santo Domingo de Silos) Espainiako tenplu beneditar ezaguna da, izen bereko udalerrian kokatutakoa, Burgosko probintzian. Klaustro erromanikoa azpimarragarria da, alde batetik, eta bestetik Silosko monjeek kantatzen duten kantu gregorianoagatik.
Santo Domingo de Silosko monasterioa | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Burgosko probintzia |
Udalerria | Santo Domingo de Silos |
Koordenatuak | 41°57′43″N 3°25′09″W / 41.9619°N 3.4192°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | X. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Burgosko artxidiozesia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000467 |
Webgune ofiziala | |
Jada VII. mendean, bisigodoen garaian, monasterio bat omen zegoen ibarrean. X. mendean San Sebastián de Silos izena zuen, baina Domingo Siloskoari esker izenaz aldatu zuen. Hau San Millan de la Cogollako monasterioan priore izatera iritsi zen baina Nafarroa utzi behar izan zuen Gartzea erregeak mehatxatu zuelako (erregeak monasterioaren lurrak bereganatu nahi zituen[1]) San Sebastian Siloskoa monasterioko zuzendaria izan zen, 1041. urtetik aurrera abade gisa. Hil ondoren, monasterioak Santo Domingo izena hartu zuen.
Egungo monasterioan, XI. mendean egindakoa, XVIII. mendean zabaltze lanak egin zituzten, estilo barrokoaz.
Ikus, gainera
aldatuErreferentzia
aldatu- ↑ Stevens, Clifford. The One Year Book of Saints. Huntington, Indiana: Our Sunday Visitor, Inc..
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)Monasterioaren webgunea