Erromanikoa Burgosko probintzian

Erromanikoa Burgosko probintzian lotuta dago nagusiki Santo Domingo de Silosko monasterioarekin, eta zehazki bere klaustro ezagunarekin. Hala ere, badaude beste 500 monumentu edo aztarna erromaniko guztira probintzia osoan.

Santo Domingo de Silosko klaustroaren ikuspegia.

Izan ere Gaztela eta Leonen, Segovia, Soria eta Palentziarekin batera osatzen du gune erromanikorik garrantzitsuena.

Eskualdeka aldatu

Alfoz de Burgos aldatu

Alfoz de Burgosen, alde batetik, Burgos hiriburan Las Huelgasko monasterioa, Erregearen Ospitalea aipatzekoak dira, Katedraleko Museoan eta Hiriko Museoan dagoen ondarearekin batera. Cerezo de Río Tirón-eko elizaren ataria Irlako pasealekuan ipini zuten, herri hartatik ekarrita.

Bikaina den San Pedro de Cardeña monasterioa ere (Castrillo del Val) eskualde honetan dago, San Quirceko eliza (Los Ausines eta Revilla del Campo, Cojóbar (Modúbar de la Emparedada), Arlanzón, Hurones, Quintanarruz (Merindad de Río Ubierna), Santibáñez-Zarzaguda eta Miñón de Santibáñez (Valle de Santibáñez) eta Quintanadueñasekoak.

Arlanzako eskualdea aldatu

Arlanzan, Santo Domingo de Silos eta Villamayor de los Montes.

Bureba aldatu

Bureban, Soto de Bureba (Quintanaélez), Castil de Lences (Poza de la Sal) eta Abajas.

Demandako mendilerroa aldatu

Demandako mendilerroan, Pineda de la Sierra, Riocavado de la Sierra, Vizcaínos eta Jaramillo de la Fuente.

Dueroko Erribera aldatu

Dueroko Erriberan, Espinosa de Cervera eta Coruña del Conde.

Ebroko eskualdea aldatu

Ebroko eskualdean, Miranda de Ebroko Espíritu Santo eta Bozoó-ko San Julián eta Santa Basilisa eliza, Ermita de Nuestra Señora de las Eras (Santa Gadea del Cid), Bugedoko Monasterio de Santa María eta Encío-ko tenplu abandonatua.

Merindadeak aldatu

Merindadeetan, Mena Haraneko Vallejo eta Sionesko elizak, Merindad de Valdivielsoko Valdenoceda (San Miguel), El Almiñé (San Nicolás) eta Puente Arenasekoak (San Pedro de Tejada) eta Valle de Manzanedoko San Martín del Rojokoa.

Odra-Pisuerga aldatu

Odra-Pisuerga eskualdean, Padilla de Abajoko eliza eta Valle de Santibáñezeko Miñón-ekoa.

Páramos y Campiñas aldatu

 
Rebolledo de la Torreko eliza.

Páramosetan, Rebolledo de la Torreko eliza, Valle de Sedanoko Moradillokoa eta Tubilla del Aguako Tablada de Rudrónekoa.

Halaber, La Piedra, Fuente Úrbel, Prádanos del Tozo eta Talamillo del Tozo-ko elizak ere (Basconcillos del Tozo) aipagarriak dira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu