Done Jakue (Gasteiz)

Done Jakue Gasteizko (Araba) auzo bat da. Hiriaren ekialdean dago, Alde Zaharretik hurbil. Mendebaldean Anglo-Vasco auzoa dauka, eta ekialdean Arana. Iparraldean Aranbizkarra eta hegoaldean Judimendi auzoak dauzka. Auzoaren kale nagusia Done Jakue kalea da, duela gutxi arte Gasteizera Iruñetik sartzeko N-1 bide nagusi zaharra izan zena hain zuzen. Auzoa bi alditan garatu zen nagusiki: lehenik, 1950eko hamarkadatik aurrera, altuera txikiko etxebizitza blokeak altxatu ziren; ondoren, 1970eko hamarkadatik aurrera, adreiluzko 12-13 pisuko dorreak egin ziren.

Done Jakue
 Euskal Herria
Vitoria - Barrio de Santiago, Plaza de Simón Bolívar 2.jpg
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Demografia

Done Jakue auzoan dago Santiago Ospitalea. Horrez gain, auzoak hainbat parke eta berdegune dauzka.

Kale garrantzitsuenakAldatu

  • Done Jakue kalea

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz