Santa Sofia katedrala (Novgorod)
Santa Sofia katedrala (errusieraz: Софийский собор) Novgorod hirian 1045 eta 1052 artean eraiki zen eta Errusia osoko katedralik antzinakoena da.
Santa Sofia katedrala (Novgorod) | |
---|---|
Historic Monuments of Novgorod and Surroundings Novgorod Kremlin | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Errusiako oblastak | ![]() |
Hiri/herri | Novgorod |
Koordenatuak | 58°31′20″N 31°16′36″E / 58.5222°N 31.2767°E58°31′20″N 31°16′36″E / 58.5222°N 31.2767°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XI. mendea |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Elizbarrutia | Metropolitan of Novgorod and Staraya Russa (en) ![]() |
Izena | Jakinduria Santua |
Suntsipena | 1930 |
Arkitektura | |
Materiala(k) | adreilua |
Estiloa | Russian architecture (en) ![]() |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
HistoriaAldatu
Bost kupulako katedrala, Vladimir Novgorodekoak eraiki zuen, bere aita Jaroslav I.a Jakintsuaren omenez, Kieveko Ruseko Jaroslaveko gatazkan eman zieten laguntzagatik novgorodtarren esker on adierazpen bezala. Honek, 989an eraikitako eliza zaharrago bat, zurezkoa eta 13 kupulatakoa ordeztu zuen.
Kupulek, euren kasko forma, 1150eko hamarkadan hartu zuten, sute baten ondoren zaharberritua izan zenean. Barnealdea, XI. mendean eta XII. mendean margotua izan zen, baina freskoak, ikusteko zailak dira, jasan dituen sute ugariengatik. 1850eko hamarkadan, barnealdeko zati batzuk, berriz margotuak izan ziren.
XII. mendetik XV. mendera arte, katedrala, Novgorodeko Errepublikako gune izpiritual eta zeremoniala izan zen.
Naziek Novgorod okupatu zutenean, Kremlina larriki kaltetua izan zen, gerra eta suntsipen naziaren ondorioz. Hala eta guztiz ere, Katedrala mantendu egin zen. Kupula nagusiko gurutze handia, Alemaniar armadako Dibisio Urdineko espainiar soldaduek kendu zuten, Bigarren Mundu Gerran. 60 urtez, Madrilgo ingeniaritzako akademia militarraren museoan sartuta egon zen, 2004ko azaroak 16an, garai hartan Espainiako gobernuko Defentsa Ministerioko ministroa zen José Bonok Eliza Ortodoxo Errusiarrari itzuli zionean.