Santa Sofia (Tesalonika)

Santa Sofia (grezieraz: Ἁγία Σοφία, euskaraz: «jakituria saindua») Greziako Tesalonika hirian dagoen eliza zaharrena da. UNESCOren zerrendan Gizateriaren Ondare bezala sartutako Tesalonikako monumentuetako bat da.

Santa Sofia (Tesalonika)
Ἁγία Σοφία
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Paleochristian and Byzantine monuments of Thessaloniki
THESS - Aghia Sophia 05.JPG
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Macedonia and Thrace (en) Itzuli
Eskualdea Erdialdeko Mazedonia
UdalerriaMunicipality of Thessaloniki (en) Itzuli
Koordenatuak 40° 37′ 58″ N, 22° 56′ 50″ E / 40.632844°N,22.947094°E / 40.632844; 22.947094Koordenatuak: 40° 37′ 58″ N, 22° 56′ 50″ E / 40.632844°N,22.947094°E / 40.632844; 22.947094
Historia eta erabilera
IrekieraVII. mendea
Izenaren jatorria Jakinduria Santua
Erlijioa Eliza ortodoxoa
Izena Jakinduria Santua
Arkitektura
Estiloa bizantziar arkitektura
Azalera 0,82 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 456-006
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

HistoriaAldatu

III. mendetik, eliza bat zegoen gaur egungo Santa Sofia elizaren tokian. VIII. mendean, egungo egitura, Konstantinoplako Santa Sofia elizan oinarritua izan zen (egungo Istanbul, Turkia). 1205ean, Laugarren Gurutzadak hiria hartu zuenean, Santa Sofia eliza Salonikako katedral bihurtu zen, hiria 1246an Bizantziar Inperioari itzuli ondoren mantendu zena. 1430eko martxoaren 29an Murad II.a sultan otomandarrak Salonika harrapatu ondoren, eliza meskita bihurtu zen[1]

Bere planoa kupula duen gurutze greziarreko basilika batena da. Gül meskitarekin batera, Kalenderhane meskita Istanbulen eta Nizeako Dormizioaren eliza suntsitua, mota honetako arkitektura adibide garrantzitsuenetako bat da, erdi bizantziar garaiko tipikoak[2].

Ikonoklasta garaian, elizako absidea, urrezko mosaikoz apaindua izan zen, non gurutze handi bat baino ez dagoen, Konstantinoplako Santa Irene eta Niceako Dormizioaren eliza bezala. Gurutzea, Theotokos (Jainkoari edo Mariari erditu zitzaiona) irudiagatik ordezkatua izan zen 787-797an, ikonoduluen garaipenaren ondoren. Kupulan dagoen mosaikoak Jesusen Igokundea irudikatzen du 1:11 "gizon galilearrak, zergatik ari zarete zerura begira?". Kupula, hamabi apostoluen irudiek, Ama Birjinak eta bi aingeruk inguratzen dute.

Barruko dekorazioaren zati handi bat 1917ko Salonikako sute handiaren ondoren igeltsatu zen. Kupula ez zen 1980. arte zaharberritu.

Santa Sofia Salonikako monumentu paleokristau eta bizantziarren setioaren zati da, UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan.

BibliografiaAldatu

  • Krautheimer, Richard (1986), Architettura paleocristiana e bizantina (Italieraz), Einaudi, Torino

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Paleochristian and Byzantine Monuments of Thessalonika» UNESCO World Heritage Centre . Noiz kontsultatua: 2020-04-22.
  2. Curran, John. (2003). Krautheimer, Richard. Oxford University Press . Noiz kontsultatua: 2020-04-22.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu