Ireki menu nagusia
Rembrandten 'Igokundea', 1636.

Igokundea Jesus zerura mirariz igotzea da; mirari horren urteurreneko egunean Elizak Igokunde-jai egiten du.[1] Tradizioaren arabera, pizkundetik berrogei egunetara gertatu zen. Mirari honetan oinarritzen da euskarazko pertsona-izen ohiko bat, Igone.

Igokundea mirari maskulinoa da. Jesus zerura bere kabuz igo zen, Jainkoa bera baita kristautasunean, baina Andre Maria, berriz, jaso egin zuen Jainkoak, Jasokundea da haren miraria.

Lukasen Ebanjelioak honela deskribatu zuen gertaera:

« Ondoren, Betania aldera atera zituen Jesusek ikasleak, eta, eskuak altxaturik, bedeinkatu egin zituen. Bedeinkatzen zituen bitartean, haiengandik aldendu egin zen, eta zerura eraman zuten. »

Lukas 24:50-53

.

Apostoluen Eginek, berriz, zabalago azaltzen dute:

« Hau esanik, gorantz igo zen Jesus haien begi aurrean, hodei batek begietatik ezkutatu zien arte. Oraindik zerura nola zihoan begira-begira zeudela, zuriz jantzitako bi gizaseme azaldu zitzaizkien ondoan, ta esan zieten: «Galilearrok, zertan zaudete hor zerura begira? Zuen ondotik zerura jasoa izan den Jesus hori, zerura joaten ikusi duzuen bezalaxe etorriko da berriro» »

Eginak 1:9-11


ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.