Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia (Zarautz)

eraikitako euskal ondare nabaria Zarautzen
Santa Maria eliza (Zarautz)» orritik birbideratua)

Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia[1] edo Andre Maria Erregina[2] (gaztelaniaz: Santa María la Real) XV. mendeko eliza gotikoa da, Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zarautz herrian dagoena. Zarauzko herrigunearen irteeran dago, Getariako bidean. Alboan, atxikia, Zarauzko dorrea du, eta parez-pare, errepidearen beste aldean, Narros jauregia.

Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Zarautz)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′11″N 2°10′40″W / 43.28645°N 2.17781°W / 43.28645; -2.17781
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea3

Historia

aldatu

Parrokiako zaharberritze-lanek Burdin Arotik Aro Modernora arte doazen okupazio-mailak bistaratu zituzten. Burdin Aroko espazioan, sutondoa duen gela karratu bat ageri da[3]. Erromanizazio garaiko Gipuzkoako aztarnategi garrantzitsuenetariko bat da, kalitate handiko eraikuntzak baitaude, Aroaren bukaeratik K. o. V. mendera arte doan okupazio-kronologian. Erdi Aroari dagokionez, badago hiru mailako nekropoli bat: zaharrena IX-X. mendeetakoa da, eta hormako hilobiei dagokie; bitarteko fasearen (XI-XII) ezaugarria da harlauzadun hilobiak izatea. Azken fasean, XIII-XIV. mendeetan, harlauzadun hilobiak gutxitzen direla ikus daiteke, hilobi sinpleen mesedetan. Egungoaren aurreko hiru tenplu kristauren inguruan kokatuta egongo litzateke nekropolia, parrokian egindako indusketetan ikusi zenagatik. Haien gainean eraiki zen gaur egungo egitura[3].

Bibliografia

aldatu
  • "Santa María la Real de Zarautz: continuidad y discontinuidad en la ocupación de la costa vasca entre los siglos V a.C. y XIV d.C.". Alex Ibañez Etxeberria. Aranzadi, 2009.

Ikus gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. artxiboa.mendezmende.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  2. Andre Maria Erregina parrokia. elizagipuzkoa.org (Noiz kontsultatua: 2015-07-26).
  3. a b Santa Maria Erreginaren parrokia, gurezarautz.net

Kanpo estekak

aldatu