Zarauzko dorrea

eraikitako euskal ondare nabaria Zarautzen
Artikulu hau Zarautz udalerrian dagoen dorreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zarautz dorretxea».

Zarauzko dorrea Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zarautz udalerrian dagoen dorretxe bat da. Santa Maria la Real parrokiaren hego-ekialdeko izkinari atxikia dago.

Zarauzko dorrea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Zarautz)
Andre Maria Erregina parrokia
Zarauzko dorrearen ikuspegia eta eskuinean Santa Maria la Real parrokiaren horma.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′11″N 2°10′39″W / 43.28632°N 2.17749°W / 43.28632; -2.17749
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIV. mendea
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea57

Eraikinak aldatu

Eraikin horrek lau solairu gotiko ditu, eta azkeneko pisua XVII. mendean gehitu zitzaion, kanpaiak jartzeko. Gaur egun, Parrokia da dorre horren jabea; baina, jatorrian, Udaletxea kokatzeko eraikuntza zibila izan zen. Lehenengo solairuan egon omen zen udal-ziega. Bigarrenean, ale-biltegia eta alondegia. Goiko solairuetan, administrazio lokalaren berezko gelak zeuden: bulego txiki bat eta udaleko kabildoa biltzeko gela[1].

Eraikinaren beste funtzio bat izango litzateke udaleko erlojuaren euskarria izatea. Erlojuari makineria berria jarri zitzaion 1609 eta 1910 urteetan. Eraikinean bertan dagoen Zarauzko Arte eta Historia Museoan dago ikusgai erlojuaren azken makineria[1].

XVII. mendean, jatorrizko estalkia altxatu eta gaur egungo kanpaien gela jarri zen.

Duela gutxira arte, eraikuntzak zenbait etxebizitza izan zituen. Gaur egun, bertan daude Zarauzko Arte eta Historia Museoa eta Santa Maria la Real aztarnategi arkeologikoaren zati bat[1]. Historian zehar, zenbait leiho eta ate ireki dira hormetan. Geratzen diren jatorrizko bao bakarrak lehen solairuko sarrera, gezileihoak eta ojiba-leiho bikiak dira.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu