Santa Klara monasterioa (Belorado)

Belorado, Burgosko probintzian

Santa Klara monasterioa Gaztela eta Leongo Erkidegoan Burgosko probintziaren Belorado herrian dagoen eraikin historikoa da. Moja klaratarren zenobio bat da. Bretonera izeneko leku batean eraiki zenez, Bretonerako Andre Mariaren monasterioa ere esaten zaio. Eraikina 2015etatik Donejakue bidearekin lotuta dago.Gaur egungo eraikina beste baten gainean 1460an altxatu zen.[1] 2024an komentua oso ezaguna egin zen bertako komunitatearen mojak, Pablo de Rojas Sánchez-Francoren laguntzarekin, zismatikoak aldarrikatu zirenean. Afera nolabait Urduñako Klariseei eragin zien baita ere.[2]

Santa Klara monasterioa (Belorado)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Frantses Bidea Burgosko probintzian Frantses Bidea Burgosko probintzian
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaBelorado
Koordenatuak42°25′10″N 3°11′57″W / 42.41947°N 3.19903°W / 42.41947; -3.19903
Map
Historia eta erabilera
Belorado schism2024ko maiatzaren 13a -
ElizbarrutiaBurgosko artxidiozesia
Erabilerafemale monastery (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaSpanish Gothic architecture (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-1235
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
1235
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Ezaugarriak

aldatu

Gotiko estilokoa da eta gurutze latindar formako oinplanoa du. Beso nagusia lau ataleko nabea da, gurutze-gangekin. Giltzarriak, zenobioaren babesleak ziren Velascotarren armarriarekin apainduta daude. Portada plateresko estilokoa da, Velascotarren armarria eta Sortzez Garbiaren irudia ditu. XVII. mendeko erretaula barrokoak ditu eta koruan Bretonerako Andre Mariaren irudia dago. 1799ko organo bat ere gordetzen du.

Historia

aldatu

1358an, emakume elizkoi batzuk Santa Klararen Araua betetzera pasa ziren eta monasterio bat eraiki zuten Bretonerako Andre Mariaren izenean, 1458an gerrek hondatu zutena. 1460an Haroko kondeak pontifizio-bulda lortu zuen Santa Klara arauko komentu bat eraikitzeko, eta handik urte gutxira eraikina konpondu eta eliza berreraiki zuten. Iberiar Penintsulako Gerran komunitateak monasterioa utzi behar izan zuen. Frantziako tropen espolioa eta suntsipena jasan zituen eraikinak. Mendizabalen desamortizazioarekin, mojek beren jabetza guztiak galdu zituzten; hala ere, bizirik iraun ahal izan zuten Beloradoko dama baten laguntzarekin, Bonifacia del Campo andrearen laguntzarekin. Ondoren, komunitateak bere jabetzak berreskuratu zituen.

2024ko zisma

aldatu

2024an, komunitate erlijiosoak, 16 mojaz osatua, Frantzisko aita santuaren tutoretzatik irtetea erabaki zuen (ez zuten legitimotzat hartzen, ezta Pio XII.aren oinordekoetako bat bera ere, azken aita santu legitimoa haientzat). Pablo de Rojas Sánchez-Francoaren, Pía Unión Sancti Pauli Apostoliren sortzailea, autoritatearen mende aldarrikatzen dira. Pablo Rojas apezpiku eskumikatua da.[3]

Doktrina-ezberdintasunez gain, jatorrian gatazka ekonomikoak daude: komentuko abadesak, Isabel de la Trinidad, elizaren agintariei aurpegiratzen zien higiezinen jabetzak salerosten ez uztea. Isabel de la Trinidad abadesa, Pablo de Rojas, José Ceacero eta Pía Unión Sancti Pauli Apostoliko liderrak eskumikatu zituen eliza katolikoak Burgosen.[4] 2024ko ekainean, Burgosko artzapezpikutzaren ohar baten bidez, hamar moja eskumikatu zituzten, Eliz Auzitegira aurkeztu ez zirelako.[5]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu