Ireki menu nagusia

Santa Klara komentua Portugaleteko Alde Zaharraren ondoan dagoen eraikina da.

Santa Klara komentua
Santa Clara Portugalete.jpeg
Egunsentia komentuan
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Portugalete
Koordenatuak 43° 19′ 16″ N, 3° 01′ 08″ W / 43.32111111°N,3.01888889°W / 43.32111111; -3.01888889Koordenatuak: 43° 19′ 16″ N, 3° 01′ 08″ W / 43.32111111°N,3.01888889°W / 43.32111111; -3.01888889
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1614
Arkitektura
Estiloa Arkitektura barrokoa

1614an Urduñatik etorritako moja batzuek, portugaletetar beaten laguntzarekin, eraiki zuten komentu hau. Klaratar klausurako mojek erabili zuten XX. mendeko bukaerara arte.

Apaindurarik gabeko eraikin barrokoa XIX. mendean Lehen Gerra Karlistan kuartel bilakatu eta Mendizabalen desamortizazioa jasan zuen. Mende horren bukaeran Francisco Berriozabal arkitektoak estilo historizista erabili zuen eraikina berreraikitzeko.

Sarrera nagusiak Santa Klararen irudia duen horma-hobi eta pilastradun garaipen-arkua ditu.

1987an Portugaleteko Udalak erosi, birgaitu eta eraikina zentro-kultural eta inguruko orubea parke bilakatu zituen.


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa