Ireki menu nagusia

Izazpi

Euskal Herriko mendia

Izazpi[1] Gipuzkoako mendia da, Zumarraga, Azpeitia, Ezkio eta Itsaso artean kokatua. 972 metroko altuera du eta Beloki mendiaren alboan dago.[2] Eguraldi ona eginez gero, tontorretik Kantauri itsasoa eta Pirinioak ikus daitezke.

Izazpi
Izazpi, Mandubi aldetik ikusia.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 972 m
Geografia
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Izazpi-Samiñoko mendilerroa
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Zumarragako Antio baselizatik goruntz doan bidetik.
Mendikat Mendikat
Luberri Luberri

1990ean, Euskal Mendizale Federazioaren mendien katalogoan Izazpe izenarekin agertu zen;[3] katalogo horrek Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia jaso zuenez, eragin handia izan zuen, eta halaxe agertu izan zen 18 urtez. 2008ko uztailean, ordea, Euskaltzaindiak euskara batuan Izazpi zela erabaki zuen.[4]

Izazpiren aipamen zaharrena 1529ko urtekoa da, Amojonamiento de los términos de Velerayn entre Azpeitia e Çumarraga izeneko dokumentuko bi esaldi hauetan:[5]

« [...] el dho çerro llamado Yçaspi [...]

[...] en el termino llamado Yçaspi ydoya [...]

»

Euskara zaharrean, idoia izenak «urmaela» edo «putzua» esan nahi du, eta zalantzarik gabe bi gurutzeen artean diren putzuez ari ziren.

AbiapuntuakAldatu

GurutzeaAldatu

1948ko ekainean inaugurtau zuten, Carlos Linazasoro "Altzeta"-ren ekimenez eraikia, EAJren eta mendizaletasunaren propagandista aktiboa izan zena. "Pakea eta maitasuna" esaldia grabatuta dago bertan.[6]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Izazpi, Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura webgunean.
  3. Euskal Mendizale Federazioa: Euskal Herriko Mendien Katalogoa, 1990.
  4. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  5. Jose Luis UGARTE GARRIDO (1998): «Urretxu eta Zumarragako Toponimia», Onomasticon Vasconiae, 18. zenbakia, Euskaltzaindia. Ikus 334. orrialdea.
  6. Gipuzkoako F. Aldundia: "Izazpiko gurutzea".
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Izazpi