Artikulu hau Gasteizko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».

Armentia, Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da.

Armentia
 Euskal Herria
Armentiako basilika elurpean
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteizko kuadrilla
Geografia
Koordenatuak42°49′29″N 2°42′25″W / 42.8248°N 2.7069°W / 42.8248; -2.7069
Garaiera550 m
Artikulu hau Gasteizko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».

Armentia izena latinezko armentum (azienda larria edo behi-taldea) hitzetik omen dator.

Historia

aldatu

Erromatar garaian eta Erdi Aroan Armentia bidegurutze garrantzitsua izan zen. Alde batetik, handik igarotzen zen Done Jakue bidea (kontuan izan Armentiako basilika Euskal Herriko lehen katedrala izan zela). Bestalde, Ab Asturica Burdigalam erromatar galtzada Mariturritik igarotzen zen.

Armentiako tenplua apezpiku egoitza izan zen XI. mendean. Gero, hegoaldeko lurrak musulmanen eskuetatik kristauen agintera igaro zirenean, apezpiku egoitza Kalagorrira aldatu zen.

 
Armentiako belardia.

Demografia

aldatu
Armentiako biztanleria

San Prudentzio basilika

aldatu

Armentiako basilika edo San Prudentziorena XII. mendean eraiki zuten, estilo erromanikoan, VIII. mendeko tenplu baten hondakinen gainean. 1776an zorigaiztoko eraberritze bat jasan zuen, eta bere egituraren atal bat desagertu egin zen. 1964an berriz eraberritu zuten. Erdi Aroko artearen adibide nagusietako bat da eta Euskal Herriko monumentu izendatu dute.

Elizaren oina gurutze latinoa da. Burualdean zein haren besoak gurutzatzen den tokian dituen gangetan ebanjelisten lau eskultura daude. Elizako kapitelak landareekin, animaliekin, eta zaldun eta zentauroen arteko guduen irudiekin apaindurik daude. Oraindik ere jatorrizko portadaren hondarrak geratzen dira. Tinpanoek eta baxuerliebeek Euskal Herrian den erromanikoko eskultura multzo onenetakoa osatzen dute[1].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa