San Pedroko Klaratarren Komentua
San Pedro komentua, Klaratarren ordenakoa, Aguraingo eraikin bat da, komentua bera eta eliza bat hartzen dituena. Bere aurrealdeak Harakin kalera ematen du, eta atzealdean eraikinak bat egiten du herrigune historikoko harresiarekin.
San Pedroko Klaratarren Komentua | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Aguraingo herrigune historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Agurain |
Koordenatuak | 42°51′04″N 2°23′19″W / 42.85106°N 2.38874°W |
Ondarea | |
EJren ondarea | 32 |
Webgune ofiziala | |
Historia eta monjen komunitatea
aldatuBeata edo doatsuak esaten zitzaien emakumezko erlijiosoak baziren Erdi Aroko Agurainen. 1446. urtean, etxe baten dohaintza jaso zuten, eta komunitatea eratu zuten bertan. 1564. urteko sutean suntsitu zen, eta monjak San Martin baselizan bizitzen jarri ziren.
1611. urtean emakumezko hauek Klaratarren ordenarekin bat egin zuten[1]. Aldi berean, baimena eskatu zuten harresiaren parte bat okupatzeko, bertan leihoak irekitzeko, eta baratze bat eta putzu bat egiteko: horrekin hasi zen egungo eraikinaren historia.
Komentuari itsatsitako elizaren eraikuntza 1679. urtean hasi zen eta sei urte iraun zuten.
21. mendean monjek gozokiak egiten dituzte, eta bisitak eta egonaldiak antolatzen dituzte[2].
Eraikinaren ezaugarriak
aldatuElizak hiru nabe ditu, erdikoa alboetakoak baino zabalagoa, eta ez da gainaldetik nabarmentzen. Azpimarratzekoak dira inposta gaineko arkua duen erdi puntuko sarbidea eta Aguraingo armarria. Elizarik badagoela adierazten duen elementu bakarra harresiaren gainean eraikitako kanpai-horma da. Harlanduz egina dago, kanpaientzako bi hutsarteekin, eta frontoi triangeluarraz errematatzen da[3].
Komentuak fatxada etzana du, horizontaltasun nabarmen eta oso apaindura gutxikoa. Beheko oina eta bi bizitza ditu, bi isurkiko estalkia eta fatxadarekiko paralelo den gailurrarekin. Beheko oinaren zatirik handiena eta baoetako markoak harlanduzkoak dira; goiko bizitzak harri hormaz, kare karga handiarekin, eraikiak daude. Hutsarteak hainbat tamainatakoak dira, eta edozein modutan banatuta daude. Banaketa honek are gehiago azpimarratzen du horizontaltasuna. Aipatzekoak dira, halaber, hutsarte hauetako ateburuak eta burdinesiak.
San Juan elizaren ondoan, hegoaldean, konbentuaren baratzea aurkitzen da, horma batez itxia.
Iruditegia
aldatu-
Atzealdea: Aguraingo harresia bere oinarrietan du komentuak.
-
Sarrera eta aurrealdea, Harakin kalean.
-
Elizaren ageriko adierazgarri arkitektoniko bakarra, kanpai-horma.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Monjas Clarisas de Agurain» www.salvatierra-agurain.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Hermanas Clarisas Salvatierra-Agurain: Tardes con Francisco y Clara» Hermanas Clarisas Salvatierra-Agurain (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
- ↑ «San Pedroko Klaratarren Komentua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).