Aguraingo harresia

eraikitako euskal ondare nabaria Agurainen

Aguraingo harresiak Agurain herria inguratu zuen Erdi Aroan, eta haren aztarnak eta formak ebidenteak diren arren perimetro osoan, izatez defentsa elementu berezkoak gorde dira herriko bi eliza gotortuetan, San Juan elizaren inguruan hegoaldean, eta Santa Maria elizarenean, iparraldean. Puntu horiez gain, ekialdean hormatal luze bat gorde da dorrez zedarritua, kalitate handikoi eraikuntza gotikokoa[1].

Aguraingo harresia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Aguraingo herrigune historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAgurain
Koordenatuak42°51′12″N 2°23′21″W / 42.85326°N 2.38912°W / 42.85326; -2.38912
Map
Ondarea
EJren ondarea59

Egoera 21. mendean aldatu

Harresiaren gainean eraikinak sortu izan dira (elizen egiturak, etxebizitzak, San Pedro konbentua) eta galdu egin dira herriak zituen zazpi ateak. Ate nagusiak iparraldeko eta hegoaldekoak ziren. Beste ate batzuen oroitzapena gordetzen da herrigune historikorako sarbideak direlako gaur egunean ere, hala nola Andriturriko ataria, edo Ataritxoa esaten zaiona. Azken honetan bada arku bidezko atari bat berregina gaur egunean: Ataritxo edo Arrameleko ate honek Arramel edo juduen auzora ematen zuen[2].

Herrian 1564. izandako suteak, eta ondorengo berreraikuntzek berregin egin zuren Erdi Aroko morfologia, eta orduan galdu ziren harresiaren ezaugarri asko[3].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Harresia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).
  2. «Muralla urbana de Salvatierra - CastillosNet» www.castillosnet.org (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Las Murallas de Agurain» www.salvatierra-agurain.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).

Kanpo estekak aldatu