San Pedro de Arlanzako monasterioa

San Pedro de Arlanza monasterioa (gaztelaniaz: monasterio de San Pedro de Arlanza), Burgosko Hortigüela herrian (Gaztela eta León, Espainian) Arlanza ibaiaren ondoan dauden erorkinak Gaztelako Konderriko monasterio beneditar garrantzitsuenetariko batena izan ziren. Monasterioaren estiloa erromaniko-gotikoa zen. Gaur egun gordetzen diren aztarna zaharrenak 1080koak dira baina komunitatea 912an sortu zen, haranaren alde batean dagoen paretan zegoen eremutar-komunitatea bezala. Monasterio honek "Gaztelako sehaska" izengoitia jaso zuen[1] eta 1835 arte martxan egon zen; urte horretan, Mendizabalen desamortizazioaz hustu egin zen. 1931an Monumentu Historiko-artistikoaren izendapena jaso zuen. Gaur egun monasterioaren alde batzuk berreskuratzen ari dira. Fernán Gonzálezen gorpua bertan egon zen lurperatuta.

San Pedro de Arlanza monasterioa
Kultura ondasuna
Monasterioa.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaHortigüela
Koordenatuak42°02′55″N 3°28′01″W / 42.048666°N 3.466912°W / 42.048666; -3.466912
Map
Historia eta erabilera
IrekieraX. mendea
ElizbarrutiaBurgosko artxidiozesia
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
BICRI-51-0000465

Historia aldatu

Lehenengo eremur-komunitate ondoko paretan sortu zen, 912 inguruan. Monasterioko kartularioan bi testuetan data hori aurkitu da baina haien benekotasunaren inguruko zalantza handiak daude. Ziur aski, gero sortutako faltsutzeak dira Fernán González izena monasterioarekin lotzeko.[2] Dirudienez hemen egon zen lurperatuta Gaztelako lehen kondea bere emaztearekin batera; aurretik, biak, Santa María baselizan egon ziren gordeta. San Pedro de Arlanzan desamortizazioa gertatu arte egon ziren; orduan, 1841ean, Covarruviasko Kolejiatara eraman zituzten.

Geldizen diren erorkinek oso estilo desberdinak erakusten dituzte. Horrela, eliza, 1080an hasita, erromanikoa bazen, ondoren aldaketa gotikoak ezagutu zituen. Gotiko garaian aldaketa handiak egin ziren; XI. mendeko kapitel batzuk gorde ziren dena dela. Gordetako beste eraikinak hauek dira: XII. mendeko dorrea, klaustroaren zati bat, areto kapitularra, elizaren ataria; azken hau, 1895an, Madrilgo Museo Arkeologiko Nazionalera eraman zuten. Monasterioaren beste elementuak ere sakabanatuak izan dira: aipatutako Fernán González eta Santxaren sepulkroa, Mudarrako sepulkroa, gaur egun Burgosko katedralean, margolan asko Kataluniako Arte Museo Nazionalean eta New Yorkeko Metropolitan Museum of Artean ikus daitezke...[3]

Kondaira aldatu

Kondaira asko monasterio honen iraupena eta Gaztelaren arrakasta biltzen dute. Horren arabera, monasterioaren berreskuratzeak bestearen arrakasta ekarriko luke.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak aldatu