San Migelen basilika (Bordele)

San Migelen basilika (frantsesez: basilique Saint-Michel) Bordele hiriko izen bereko auzoan dagoen basilika gotiko bat da. XIV. eta XVI. mendeen artean eraikia, gotiko flamigero estiloko ikurretako bat da.

San Migelen basilika (Bordele)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
 Monumentu historikoa
Donejakue bideak Frantzian Donejakue bideak Frantzian
Kokapena
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaBordeaux Métropole
Frantziako udalerriBordele
Koordenatuak44°50′04″N 0°33′54″W / 44.8344°N 0.5649°W / 44.8344; -0.5649
Map
Historia eta erabilera
JabeaVille de Bordeaux (en) Itzuli
Izenaren jatorriaMikel goiaingerua
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBordeleko artxidiozesia
IzenaMikel goiaingerua
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Dimentsioak114 (altuera) m
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia868-006
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Mérimée IDPA00083172
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Basilikak, Ander Deunaren katedrala bezala, santutegitik independentea den kanpandorre bat izatearen berezitasuna du. 114 metroko garai, hegoaldeko Frantziako altuena eta Frantzia kontinentaleko altuenetako bat da.[1] Bere basean denbora luzez hezurtegi moduan erabilitako kripta bat dago, eta, XIX. mendean, Meynard enparantza, antzinako hilerri parrokiala egokitu zenean hobitik ateratako "momiak" erakusteko lekua bilakatu zena.

Eliza, 1846an, monumentu historiko sailkatu zuten,[2] eta, 1998tik aurrera, "Frantziako Donejakue bideetan" zerrendaturiko banako ondasunetako bat ere bada (UNESCOren Gizateriaren Ondarea).[3] 2007an berriro Gizateriaren Ondare izendatu zuten, Port de la Luneko zerrendan hain zuzen ere.

1903ko apirilaren 1ean San Migelen eliza basilika txiki izendatu zuten.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu